(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Berrikuntzako Detektibeen V. Lehiaketako deialdia egin du osteguna, 2008.eko azaroak 13

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bidez, "Berrikuntzako Detektibeak 2008" lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du. Unibertsitate munduari begira antolatzen duten lehiaketa da (ikasleak, lizentziatu berriak -azkeneko hiru urteetakoak-, irakasleak), Nafarroan ideia berritzaile bat abiatu nahi dutenei begira antolatutako lehiaketa, eta unibertsitateko kideen artean ekintzailetza espiritua eta berrikuntza sustatzea eta negozio ideia berriak lortzea du xede.


"Berrikuntzako Detektibeak 2008" lehiaketako parte-hartzaileek, banaka edo taldeka (hiru kide gehienez), berritzailea den enpresa bat aurkitu beharko dute. Enpresak bi baldintza hauek bete beharko ditu, hain zuzen ere: batetik, Nafarroatik kanpo jardutea; eta bestetik, zuzendari gisa unibertsitateko tituluren bat duen lagun bat izatea (gutxienez ere). Enpresa aukeratu ondoren, parte-hartzaileek honako hauek aztertu beharko dituzte: enpresa Nafarroako merkatura nola egokituko litzatekeen, eta enpresak izanen lituzkeen bezeroak eta lehiakideak. Gainera, aurkitutako enpresarekin berritzaile izateko erabilitako ekimena eta sormena modu berezian hartuko dituzte aintzat (enpresa Nafarroako merkatura egokitzeko zein enpresari beste elementu bereizgarriren bat emateko ekimena eta sormena).


Lehiakideek hainbat tresna eskuratu ahal izanen dituzte www.universidademprendedora.net webgunean. Bertan, euren artean eztabaidatzeko eta lehiaketari buruzko informazioa partekatzeko lan foroa egonen da. Gainera, parte-hartzaileek blog bat izanen dute, ideiak bilatzeko laguntza eskatzeko, euren iritzia emateko, aurkitutako ideiak balioesteko, edo antolatzaileek lehiaketari buruzko zalantzak argitzeko.


"Berrikuntzako Detektibeak 2008" lehiaketako sariak honako hauek izanen dira: Wii bat, lanik onena aurkeztu duen pertsona edo taldearentzat; eta PDA bat, ideiarik sortzaileena aurkeztu duen pertsona edo taldearentzat.


Lehiaketari buruzko informazio guztia, izena emateko fitxa barne, www.universidademprendedora.net webgunean dago.


Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek edo taldeek azaroaren 26ra arte eman ahal izanen dute izena. Hala ere, lanak abenduaren 11ra bitarte aurkeztu ahal izanen dituzte. Epaimahaiak abenduaren 19an hartuko du erabakia.


"Berrikuntzako Detektibeak" lehiaketa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, CEIN sozietate publikoaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzarekin. Lehiaketa 2004an abiatu zuten, unibertsitateetako ikasleen artean ekimen ekintzaile eta berritzaileak sustatzeko formula sortzaile gisa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa