(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azkoinenen, datorren larunbatean, Nafarroako Babes Zibileko Boluntarioen III. Eguna eginen dute osteguna, 2008.eko azaroak 13

Ekitaldietan nahi duen orok parte hartu ahal izanen du, eta besteak beste, erakusketa bat eginen dute eta jardunaldian parte hartuko duten boluntario taldeek istripu baten simulakroa eginen dute


Istripu-simulazioa.

Istripu-simulazioa. ( irudia handitu )

Azkoinenen, datorren larunbatean (azaroaren 15a), Nafarroako Babes Zibileko Boluntarioen III. Eguna eginen dute. Nafarroako larrialdiak artatzeko sisteman aritzen diren boluntario elkarte guztiak biltzen dituen festa da, hain zuen (borondatezko boluntarioak, Gurutze Gorria, DYA, erreskate-zakurren taldea, etab.).


Jardunaldia herriko futbol zelaiaren ondoan eginen dute, eta bi helburu izanen ditu. Batetik, Nafarroako Larrialdietako Agentziako (NLA) Babes Zibileko zerbitzuan boluntario gisa aritzen diren entitateei eta erakundeei omenaldia egitea. Eta bestetik, herritarrei boluntarioek egiten duten lanaren, taldeen arteko koordinazioaren eta erabiltzen dituzten bitartekoen berri ematea.


Aurten hirugarren aldiz eginen dute Babes Zibileko Boluntarioen Eguna, eta parte-hartzaileak honako hauek izanen dira: Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA), borondatezko suhiltzaileak (Agoitz, Bera, Goizueta, Lesaka eta Luzaideko parkeetakoak), Gurutze Gorria, DYA, Erreskate-Zakurren Taldea, Psikologoen Elkargoa, CintrĂșenigoko Babes Zibila, eta REMER Irratizaleen Elkartea.


Hainbat jarduera, boluntarioen lanaren berri emateko


Ekitaldietan nahi duen orok parte hartu ahal izanen du, eta 10:30ean hasiko dira. Ordu horretan erakusketa bat eginen dute, eta bertaratzen direnek NLAren Aginte Postu Aurreratua (APAa) eta osasun helikopteroa ikusi ahal izanen dituzte. Larrialdietan esku hartzeko erabiltzen dituzten bitartekoetako bi dira, hain zuzen: APAa, teknologia aurreratua duen kamioia, larrialdi handiak bertatik bertara koordinatzea eta kudeatzea ahalbidetzen duena; eta osasun helikopteroa, anbulantzia medikalizatuetako teknologia duena.


Ordubete geroago, 11:30ean, jardunaldian parte hartuko duten boluntario taldeek eta Azkoiengo antzerki taldeko kideek koordinazio ariketa bat eginen dute, istripu baten simulakroa. Bertan, antzerki taldeko kideak ezbeharreko biktimak izanen dira.


Ariketaren bidez larrialdietan parte hartzen duten taldeen arteko koordinazioa indartu nahi dute eta ezarritako egitura hierarkikoaren araberako lan ohiturak ezarri nahi dituzte. Horretarako, itxurazko istripu bateko biktimak artatuko dituzte (iraulitako autobus batean eta sutan dagoen auto batean dauden biktimak).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa