(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kirol taldeei 200.000 euroko diru laguntzak emateko baimena eman du Gobernuak, Nafarroan ekitaldiak eta ikuskizunak antolatzeko astelehena, 2008.eko azaroak 17

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, baimena eman dio Mª Isabel García Malo, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariari, kirol taldeei eta kirol talde filialei 200.000 euroko diru laguntzak emateko, 2009an Nafarroan ekitaldiak eta ikuskizunak antolatzeko. Diru laguntzak banakako ebaluazio araubidearen arabera emanen dituzte.


Laguntzak garrantzizko kirol ekitaldiak antolatu eta egin daitezen ahalbidetzen duten kirol taldeetarako izanen dira, Foru Komunitateko kirol bizitza bultzatzen dutelako.


Diru laguntzak jaso ditzaketen jarduerak antolatzeko 2009 osoa hatu du kontuan Nafarroako Gobernuak; izan ere, kasu batzuetan ezin da jakin jarduerak antolatu ahal izanen diren. Hasteko, jarduerak Nafarroan antolatzea Nafarroako taldeen eta kirolarien parte-hartzearen mende dagoelako eta Nafarroako taldeek eta kirolariek parte hartzea gaur egungo kirol denboraldian lortutako emaitzen mende dagoelako. Gainera, Estatuko eta nazioarteko entitateei dagokie toki entitateei jarduerak antolatzeko baimena ematea.


Foru Komunitateak kirol politikaren arloan ezarri duen helburuetako bat Nafarroan garrantziko kirol ekitaldiak antolatzea da, eta baita herri administrazioen artean eta herri administrazioen eta Nafarroan kirola sustatzen eta garatzen duten entitate pribatu eta publikoen artean arlo horretako lankidetza, laguntza eta koordinazio arduratsua bultzatzea ere. Era berean, Nafarroako Gobernuak kirola egin dadin ere bultzatu nahi du, laguntzen eta diru laguntzen bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa