(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Leitzan 1.983 m2-ko herri lursailaren bereizketa eginen dute, industria garapena bultzatzeko astelehena, 2008.eko azaroak 17

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Leitzan 1.983 metro koadroko herri lursailaren bereizketa eginen dute. Hain zuzen ere, 1. poligonoko 476. lursailaren zati bat da, eta "Beheko Errota" inguruan dago. Lursaila erabilera publikokotzat izendatu dute, eta bereizketa egin ondoren beste lursail batekin trukatuko dute.


Zehazki, Iñurrista industrialdean dagoen lursail pribatu batekin trukatuko dute (1.363 m2). Izan ere, lursail hori beharrezkoa da industrialdea sortzeko, eta trukearen bidez herriko industria garapena bultzatu nahi dute.


Leitzako Udalak erabilera publikoko lursailaren mugaketa egin beharko du, eta aldaketa katastroko kartografia ofizialean sartu beharko du, Foru Gobernuaren akordioaren jakinarazpena jaso eta urtebeteren buruan. Epe berean, aldaketaren berri eman beharko die Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa