(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikastetxe publikoetan jantoki zerbitzua eskaintzen duten enpresen kontratuak luzatu ditu Gobernuak astelehena, 2008.eko azaroak 17

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta Hezkuntza Departamentuari baimena eman dio 2007-2008 ikasturtean ikastetxe publikoetan jantoki zerbitzua eskaini zuten enpresen kontratuak luzatzeko. Hala, 2008-2009 ikasturtean ere zerbitzua eskainiko dute.


Xede horrekin, 2008-2009 ikasturteko gehienezko gastua 890.600 eurokoa izanen da. Horietatik 320.000 euro 2008rako izanen dira (iraila - abendua), eta Hezkuntza Departamentuko aurrekontuetatik ordainduko dituzte (indarrean dauden aurrekontuetatik). Gainerako 570.600 euroak, berriz, 2009rako izanen dira (urtarrila – ekaina), eta 2009ko aurrekontuetatik ordainduko dituzte.


Ikastetxe publikoetako jantoki zerbitzua eskaintzen duten enpresak honako hauek dira (esleipena iaz egin zuten): Jangarria SL (1.190 ikasle artatzen ditu, 9 ikastetxe publikotan); José Irigoyen Jara SL (2.146 ikasle artatzen ditu, 7 ikastetxe publikotan); José Ramón Echebeste Urrutia (348 ikasle dituen ikastetxe publiko bateko jantokia artatzen du); Isabel Nazabal Auzmendi (123 ikasleko jantokia artatzen du, ikastetxe publiko batean); eta Tallunce (56 ikasle dituen ikastetxe publiko bateko jantokia artatzen du).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa