(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuteran ikastetxe publiko bat eraikitzeko proiektua idazteko eta lehenengo faseko lanak zuzendu eta gauzatzeko kontratua egiteko baimena eman du Gobernuak astelehena, 2008.eko azaroak 17

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Nafarroa 2012 Planaren baitan Tuteran Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko bat eraikitzeko proiektua idazteko eta lehenengo faseko lanak zuzendu eta gauzatzeko kontratua egiteko baimena eman du.


Kontratua izenpetu aurretik beharrezkoa zen Nafarroako Gobernuaren baimena lortzea, kontratuaren balioa handia delako (3.542.353,58 euro, aurreikuspenen arabera). Zenbatekoa 2009ko aurrekontuen kontura finantzatuko dute.


Huertas Mayores Hiribidean dagoen lursail bat hautatu dute ikastetxea eraikitzeko, irisgarritasun ona duelako. Tuterako Benjamín Institututik eta udal igerileku estalietatik gertu dagoen orubea da, hain justu, eta Tuterako Udalak Hezkuntza Departamentuari emanen dio, ikastetxea eraikitzeko.


Proiektuaren presakotasuna dela-eta, proiektua idazteko eta lanak zuzendu eta gauzatzeko kontratu bakarra egitea aurreikusten dute; hala, bi espediente bateratu eta denbora aurreztu ahal izanen dute. Ikastetxe berriari esker Tuterako hezkuntza beharrizanak aseko dituzte; izan ere, hiriko biztanle kopuruak nabarmen egin du gora, eta ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako izen-emateak ere ugaritu egin dira eta gaur egungo ikastetxeak edukiera mugetatik gertu daude.


 Ikastetxe berriaren ezaugarriak


Ikastetxe berriak Haur eta Lehen Hezkuntzako hiruna lerro izanen ditu. Nolanahi ere, lursailaren tamaina kontuan hartuta, etorkizunean ikastetxea handitu ahal izanen dute, behar izanez gero. Hiru lerro eta bederatzi maila (3, Haur Hezkuntzakoak, eta 6, Lehen Hezkuntzakoak) izanen ditu, eta 675 ikaslerentzako lekua izanen du, orotara. Eraikinaren azalera erabilgarria 3.665 m2koa izanen da, eta azalera eraikia, berriz, 4.105 m2koa.


Lehen Hezkuntzari dagokionez, honako instalazio hauek izanen ditu: 18 ikasgela (horietako 6 banaketa gelak izanen dira), erabilera anitzeko gela 1, liburutegia, 6 komun, irakasleentzako komun 1, musika gela 1, informatika gela 1, eta 2 garbiketa gela.


Haur Hezkuntzari dagokionez, berriz, honako instalazio hauek izanen ditu: 9 ikasgela, ikasleentzako 3 komun, irakasleentzako komun 1, erabilera anitzeko gela 1, eta garbiketa gela 1.


Gainera, eraikinak honako gune komun hauek izanen ditu, besteak beste: biltegia, 200 m2ko gimnasioa, 2 aldagela, irakasleen gela, zuzendaritza taldearen bulegoak, ikasleen gurasoen elkartearentzako aretoa, logopedaren, fisioterapeutaren eta aholkulariaren bulegoa, atezaintza, eta jangela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa