Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du gaur, eta Guardia Zibila zoriondu du Frantzian terrorismoaren aurka gauzatu duten operazioarengatik. Bertan, Garikoitz Aspiazu Rubina "Txeroki" ETAko komandoen ustezko burua atxilotu dute, hain zuzen.
Nafarroako Gobernuak terrorismoaren aurka borrokatzeagatik eta ETAk mehatxatutako pertsonak eta ondasunak babesteagatik ere zoriondu du Guardia zibila. Polizia borroka, alderdi demokratikoen arteko batasuna eta justizia nahitaezko oinarriak dira garondoan tiro eginez eta bonba autoen edo estortsioaren bidez Espainiako sistema demokratikoa ezegonkortu nahi dutenen aurka borrokatzeko eta sistema bermatzeko.
Bestalde, Foru Gobernuak eskerrak eman dizkie Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako gainerako kideei eta Ertzaintzari terrorismoaren aurka eta eskubide eta askatasun zibilen alde egiten duten lanarengatik, eta berriro ere sostengua helarazi die Foruzaingoari eta Iruñeko Udaltzaingoari, ETAk berriki mehatxu egin dielako.