Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, 2009an 3.900.010 euro emanen ditu ekipamendu eta aplikazio informatikoak sortu, kudeatu eta erabiltzeko. Lana "Producción Informática de Navarra SL" (PIN) sozietate publikoari agindu diote, hain zuzen.
Sozietate publikoa 2006ko azaroan sortu zuten, eta honako lan hauek egiten ditu: ekipamendu (hardware) eta aplikazio (software) informatikoak sortu, kudeatu eta erabili; erabiltzaileentzako zerbitzuak eskaini; eta informatikaren arloko enpresetan parte hartu eta laguntza eman.
Zehazki, "Producción Informática de Navarra SL" sozietateak Nafarroako Gobernuko zerbitzarietako azpiegituretako (aire egokitua, segurtasuna, gasa, elektrizitatea, etab.) datuak tratatzeko gunea mantentze du eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko eta Osasun Departamentuko sistema informatiko nagusiak sortu eta kudeatzen ditu (sistema horiek mainframe edo host batean daude).