(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak Berrikuntza eta Kalitate Zuzendariordetza sortu du Nafarroako Medikuntzako Teknologia Gunean astelehena, 2008.eko azaroak 17

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du gaurko bilkuran, eta hari jarraiki, Nafarroako Medikuntzako Teknologia Gunearen mende egonen den Berrikuntza eta Kalitate Zuzendariordetza sortu dute. Hala, uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretua aldatu dute, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onartu zituena.


Zuzendariordetzaren egitekoak honako hauek izanen dira: azterlan, analisi, informazio eta proposamenetarako organo teknikoa izanen da, guneko laguntza zentroetako zerbitzu eskaintzaren baitan dauden prozesuen eta jardueren funtzionamenduari dagokionez; zerbitzuen zorroa mantenduko du; eta Kalitate Plan Estrategikoa eta haren aldaketak idatziko ditu. Gainera, zentroko kalitate plana bultzatu, landu, zabaldu eta haren jarraipena eginen du eta zentroko arloetako jarduerak koordinatuko ditu.


Gogoan izan behar dugu Nafarroako Medikuntzako Teknologia Gunea Nafarroa 2012 Planaren baitan dagoela eta bi azpiegitura izanen dituela: batetik, irudi medikoaren ICTS nazionala (Instalazio Zientifiko eta Tekniko Berezia); eta bestetik, Medikuntzako Artapen eta Teknologia Gunea. Hain zuzen ere, Medikuntzako Artapen eta Teknologia Guneak hiru kudeaketa arlo izanen ditu (administraziokoa, prozesuetakoa, eta berrikuntza eta kalitatekoa), eta sortu berri duten Zuzendariordetza hirugarrenaren baitan egonen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa