(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur goizean, Nafarroako Tokiko Agenda 21 Ebaluatzeko Agintarien VIII. Foroa egin dute asteartea, 2008.eko azaroak 18

2008an, Nafarroako biztanleen %85,74 Tokiko Agenda 21 ezarri duten edo ezartzen ari diren udalerrietan bizi dira


Ezkerretik eskuinera, Rafael Tortajada, Adolfo Navascués, Andrés Eciolaza eta Pedro Zuazo

Ezkerretik eskuinera, Rafael Tortajada, Adolfo Navascués, Andrés Eciolaza eta Pedro Zuazo. ( irudia handitu )

Andrés Eciolaza Carballo Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko Tokiko Agenda 21 Ebaluatzeko Agintarien VIII. Foroa inauguratu du, gaur goizean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko egoitzan. Jardunaldian Nafarroako udalerrietako Tokiko Agenda 21eko Proiektuak edo Ekintzak eta Aalborg+10 Konpromisoen betetze maila ebaluatu dituzte, urtero bezala. Aipaturiko konpromisoak 2004an diseinatu zituzten Europako Hiri eta Herri Iraunkorren IV. Biltzarrean (tokiko 110 gobernu), iraunkortasunerako ekintzak bultzatzeko.

Agintarien VIII. Foroa aurkezteko ekitaldian Eciolazak adierazi duenez, azkeneko urtean Nafarroan Tokiko Agenda 21 ezartzeko eskari guztiak artatu dituzte, Ekintzak, Proiektua, Azterlan Teknikoak eta Jardunbide Egokiak gauzatzeko diru laguntzak %100 baino gehiago handitu dituzte, eta Iraunkortasunerako Nafarroako Toki Entitateen Sarearen (NELS) baitan dauden entitateetako urteroko eguneratzeetan helburuak eta epeak ezartzeko metodologia hitzartu dute.


Jardunaldia inauguratu ondoren, Adolfo Navascués Navascués NELS Sareko presidentea eta Pedro Zuazo Onagoitia Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria mintzatu dira. Navascués Nafarroako Tokiko Agenda 21en hamar urteko ibilbideari buruz mintzatu da, eta Zuzazok, berriz, Tokiko Agenda 21eko proiektu berriak ebaluatu ditu (Nafarroan azkeneko urtean abian jarri dituzten proiektuak).


Ondoren, "Una reflexión inaplazable" (Gogoeta atzeraezina) izeneko bi mahai inguru egin dituzte (bata bestearen ondoren). Lehenengo mahaiko buru María Victoria Castillo Floristán NELS Sareko presidenteordea izan da, eta bertan Helburuak Ezartzeko Lantegiko emaitzei buruz mintzatu dira (lantegia urriaren 24an egin zuten) eta bigarren belaunaldiko Tokiko Agenda 21eko erronkak eta helburuak proposatu dituzte. Bigarren mahaiko burua, berriz, Rafaeal Tortajada Martínez Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Hiri Ingurumenaren Ataleko burua izan da, eta bertan Nafarroako Tokiko Kudeaketa Iraunkorraren zikloa ixteko lehenengo proposamen metodologikoa aurkeztu dute.


Gero, bi lantegi egin dituzte (biak batera), eta berauetan zazpi mila biztanletik gorako eta zazpi mila biztanletik beherako herrietan Tokiko Agenda 21eko Proiektuak gauzatzeko helburuen eta epeen ezarpena aztertu dute.


Jarduerok goizean egin dituzte, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko egoitzan, eta gero ondorioak irakurri eta jardunaldia amaitutzat eman dute.


Arratsaldean, berriz, Tokiko Agenda 21 Ebaluatzeko Agintarien VIII. Foroko parte-hartzaileek Nafarroako Foru Komunitateko Tokiko Garapen Iraunkorrerako Jardunbide Egokien V. Sarian (2007-2008) hautatu dituzten hiru jardunbide onenak ezagutuko dituzte, bertatik bertara. Jardunbide saridunen berri bihar emanen dute ezagutzera, jendaurrean, Sanzberro kontseilariak EVENA Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroan (Olite) inauguratuko duen jardunaldian.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa