(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak Pirinioetako Lan Komunitatearen XXVI. Osoko Kontseiluan parte hartuko du, bihar, Perpinyàn (Frantzia) asteartea, 2008.eko azaroak 18

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak Pirinioetako Lan Komunitatearen XXVI. Osoko Kontseiluan parte hartuko du, bihar (asteazkena, azaroaren 19a), Perpinyàn, Frantziako Languedoc-Rousillon eskualdean.


Mugaz gaindiko lankidetza organoa 1983an sortu zuten, Pauen, eta bertako kideak Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Euskal Herria, Akitania, Languedoc-Roussillon, Midi-Pyrénées eta Andorrako Printzerria dira.


Kideak modu erregularrean biltzen dira (batzordeen osoko bilerak), eta kide guztientzat interesgarriak diren irtenbide koordinatuak bilatzeko informazioa trukatu eta eztabaidak egiten dute, batik bat honako gai hauei dagokienez: garraioa eta komunikazio bideak; energia; nekazaritza eta mendiko ekonomia; ekonomia hidraulikoa; turismoa; baliabide naturalen babesa; lurralde antolamendua eta hirigintza; eskualde eta toki garapena; eta kultura ondarea. Nafarroa IV. Batzordearen arduraduna da (garapen iraunkorrari buruzko batzordea).


Pirinioetako Lan Komunitatearen Partzuergoari esker erakundeak protagonismo handia lortu du; izan ere, berezko nortasun juridikoa duen tresna da, eta kideen intereseko lankidetza proiektuak gauzatzeko baliabideak eta aurrekontuak kudeatzeko gaitasuna du.


Hala, Frantziak, Espainiak eta Europar Batasunak Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetzako Programa Eragilearen Kudeaketa Agintaritza izendatu dute Partzuergoa. Programaren bidez Pirinioetako Lan Komunitateko kideek bultzatutako proiektuak finantzatuko dituzte (168 milioi euro), hain zuzen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa