(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta PSN-PSOE alderdiak 2009ko aurrekontuen gaineko akordioa erdietsi dute osteguna, 2008.eko azaroak 20

Hitzartutako zuzenketek 51,2 milioi euroko balioa dute, baina 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan ez dute inbertsio gehigarririk egin beharko; hain zuzen ere, Aurrekontuen Foru Legearen proiektua joan den urrian igorri zioten Parlamentuari


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Roberto Jiménez Alli PSN-PSOEko idazkari nagusiak 2009ko aurrekontuen gaineko akordioa izenpetu dute, gaur, Nafarroako Jauregian. Honako hauek ere bildu dira ekitaldira: Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria, Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilaria, eta José Andrés Burguete Torres CDNko presidentea.


Nafarroako Gobernuak eta PSN alderdiak sinatu duten akordioari esker, Gobernuko kide diren talde parlamentarioek (UPN eta CDN) eta sozialistek (Foru Parlamentuko ordezkarien %72, orotara) babesa eman diote PSNk proposatutako 143 zuzenketak Nafarroako Aurrekontuetan sartzeari. Zuzenketek 51,2 milioi euroko balioa dute, baina 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan ez dute inbertsio gehigarririk egin beharko. Hain zuzen ere, Aurrekontuen Foru Legearen proiektua joan den urrian igorri zioten Parlamentuari, eta guztizko zenbatekoa 4.301 milioi eurokoa da.

Erdietsi dituzten akordioak Nafarroako Gobernuaren ia jarduera esparru guztietakoak dira, baina politika sozialak eta ekonomia suspertu eta krisiari aurre egiteko neurriek garrantzi berezia dute. Erdietsi dituzten akordio nagusiak honako hauek dira:


- Osasunaren arloko konpromisoak: besteak beste, 2009an Osasunaren Plan Estrategikoa jarriko dute abian, eta haren helburu nagusia itxaron zerrendak txikitzea izanen da.


- Gizarte gaien arloko konpromisoak: 2009ko helburua Gizarte Zerbitzuen Zorroa balizko onuradun guztiengana iristea izanen da.


- Etxebizitzaren arloan, etxebizitza babestuak erosi nahi dituztenei bermeak emanen dizkiete, behar duten finantzaketa lor dezaten ahalbidetzeko.


- Hezkuntza azpiegituren kalitatea bultzatuko dute eta ikastetxeetan ingelesa eta informatika irakats ditzaten sustatuko dute; gainera, "erakundeen eta finantzen arloko sostengu osoa" emanen diote NUPen lanari.


- Ekonomiaren arloan, ekonomia suspertu eta krisiari aurre egiteko neurriak bultzatuko dituzte, eta enpresa txiki eta ertainen (ETEak), mikroenpresen eta enpresaburuen lanari sostengua emanen diete, enpresa ekimenak sustatzeko.


- Nafarroako Enplegu Plan berria lantzeari ekinen diote eta Nafarroa 2012 Plana gauzatzen jarraituko dute (gaur egun planeko esku-hartzeen %75 abian daude).

Dokumentazioa:
Texto completo del acuerdo presupuestario.
Enmiendas pacto presupuestario 2009
Intervención del Presidente Sanz
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa