(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak Gabonetako kanpaina bat antolatu du, euskarazko gabon kantekin ostirala, 2008.eko azaroak 21

Euskal Kantuzaleen Elkartearekin elkarlanean 10 gabon kantaz osatutako kantutegia argitaratu dute, Gabonetan euskara erabil dadin sustatzeko


Kanpainaren kartela

Kanpainaren kartela. ( irudia handitu )

. Euskarabideak "Gabonetan, euskaraz ere bai" kanpaina antolatu du, Nafarroako udalek, ikastetxeek, elkarteek eta musika eskolek Gabonetan euskaraz abestu dezaten sustatzeko.


Kalean, eskoletako jaietan, Olentzero Gauean, eta beste hainbat une eta lekutan euskarazko gabon kantak abestu daitezen sustatzea du helburu kanpainak. Hala, talde bakoitzak kasuan kasuko ezaugarrien eta jarduera egutegiaren arabera erabaki ahal izanen du kanpainan noiz parte hartu. Kanpainaren bidez taldean abestu dadin sustatuko dute, baita euskara menderatzen ez dutenen artean ere.


Horrela bada, Euskarabideak, Euskal Kantuzaleen Elkartearekin elkarlanean, euskarazko 10 gabon kanta ezagunenez osatutako kantutegia argitaratu du ("Olentzero", "Hator, hator", "Gaueko izar"...), eta kantuen itzulpenak eta partiturak ere sartu dituzte argitalpenean. Kantutegia hainbat erakunderi banatzen ari dira, eta http://www.euskarabidea.es webgunean abestiak entzun daitezke eta hitzak, itzulpenak, partiturak eta kantutegi osoa jaitsi daitezke.


Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak adierazi duenez, "proiektuaren bidez Gabonetan Nafarroa osoan euskara gehixeago entzun dadin bultzatu nahi dugu".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa