(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tutera inguruak hil honen hasieratik Zainketa Aringarrien Unitatea du ostirala, 2008.eko azaroak 21

20 ohe ditu guztira, eta Erriberako hiriburuko eta eragin-esparruko gaixoak artatzen ditu


Kutz kontseilaria eta Patricia Segura Sádaba San Juan de Dios ospitaleko zuzendari gerentea

Kutz kontseilaria eta Patricia Segura Sádaba San Juan de Dios ospitaleko zuzendari gerentea. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak gaur goizean azaroaren hasieran abian jarri zen Tuterako Zainketa Aringarrien Unitatea bisitatu du. Kontseilariarekin batera Isabel Martín Montaner Osasun arloko zuzendari nagusia eta Patricia Segura Sádaba San Juan de Dios ospitaleko zuzendari gerentea ere bertaratu dira.


Aipatu unitateak 20 ohe (18 logela indibidual eta bikoitz bat) eta gela komun bat ditu, eta Tuterako eta eragin-esparruko gaixoak artatzen ditu (100.000 pertsona inguru). Mediku bat, sei ATS eta erizaintzako zazpi laguntzaile ditu, eta egunean 24 orduz zerbitzua eskaintzen du. Gaur egun 5 gaixo daude ingresatuta, baina astelehenean beste bi iritsiko dira eta epe laburrean unitatea guztiz okupatuko dela aurreikusita dago.


Tuterako Zainketa Aringarrien Unitateak hiru gaixo mota artatzen ditu: onkologiko kronikoak edo fase terminalean daudenak, prozesu akutua gainditu ondoren berreskuratzen ari diren adinekoak eta kalte zerebrala duten pertsonak koma-egoeran.


Unitatea Osasunbidearen eta San Juan de Dios kongregazioaren arteko akordioaren emaitza moduan sortu da eta Erriberako hiriburuko Monreal dorrean kokatuta dago. Prozesu akutuak jasan eta egoera kronikoak izaten dituzten Tutera inguruko gaixoak artatzeko beharrizanaren aurrean sortu da, orain arte, kasu batzuetan, Reina Sofía ospitaleak Iruñara igortzen zituen eta. Modu horretan, pertsona horiek eta familiakoak lekuz aldatzea saihestuko da.

Unitatea sortzeko akordioan ezarri da Monreal dorrean zerbitzu orokorrak artatuko direla, eta San Juan de Dios ospitalean, asistentzia-zerbitzuak. Etorkizunean, unitateak laborategi-zerbitzua, erradiologia eta farmazia izango ditu. Era berean, unitate honetan profesional medikoek historia kliniko informatizatua erabiltzen dutela adierazi behar da.


Bisitan, kontseilariak, osasun-laguntzaren kalitateaz gain, unitateko logela eta instalazioen erosotasuna eta kalitate handia goraipatu ditu. Era berean, unitate honen bidez Tuterako eta Erriberako pertsonei ematen zaien zerbitzu garrantzitsua nabarmendu du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa