(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominak eman ditu astelehena, 2008.eko azaroak 24

Dominak abenduaren 2an banatuko dituzte, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan


Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta haren bidez, Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominak eman ditu.


Nafarroan gorputz-kirol jardueren sustapenaren alde lan egin izan duten pertsona fisiko eta juridikoen ibilbidea aintzat hartzea xede duten sari bereziak dira, hain zuzen.


Zehazki, Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina 26 nafarrek jasoko dute, 25 urtetik gora Nafarroan kirola sustatzen aritu direlako (teknikari edo zuzendari lanetan).


Dominak abenduaren 2an (asteartea) banatuko dituzte, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Nafarroako Eguneko ospakizunen baitan. Sarituak honako hauek dira:


-Jesús Albisu García, atletismoari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Iruñeko Beste Iruña Taldean.


-Jesús Artázcoz Conde, futbolari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Eguesibar Kirol Taldean.


 -Julián Basterra García, futbolari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Nafarroako zenbait taldetan eta Nafarroako Futbol Federazioan.


-Roberto Carballeda Irisarri, eskiari eta mendiari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Nafarroa Kirol Taldean eta Iruñeko Tenis Taldean.


-Francisco Javier Eraso Rodriguez, futbolari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Tafallako Peña Sport Kirol Taldean.


-José Manuel Garaioa Alvarez, eskubaloiari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Iruñeko Oberena Taldean.


-Francisco Javier Gómez de Segura Blasco, txirrindularitzari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Lizarrako Txirrindularitza Taldean.


-Iñaki Hernández Arozarena, saskibaloiari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Iruñeko San Jorge Saskibaloi Taldean.


-Pablo Hilos Falces, futbolari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Tudelano Kirol Taldean.


-Ignacio Ibarra Benito, eskubaloiari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Iruñeko San Inazio Kirol Taldean eta Lizarrako Itxaso Kirol Sozietatean.


-Moisés Ibarrola Goñi, futbolari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Aldapa Kultura, Kirol eta Aisialdi Sozietatean eta Iruñeko Boscos Txapelketan.


-Angel Iglesias Saelices, eskubaloiari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Nafarroako Eskubaloi Federazioan.


-José Jodar Hernandez, saskibaloiari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Génesis Saskibaloi Taldean eta Tuterako Arenas Kirol Sozietatean.


-Santos Latasa Urbiola, txirrindularitzari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Iruñeko Ermitagaña Txirrindularitza Taldean.


-Félix López Alonso, futbolari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Tudelano Kirol Taldean.


 -Txomin Mindegia Iriarte, eskubaloiari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Doneztebeko Erreka Taldean.


-Jaime Pandilla Vidondo, futbolari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Iruñeko Boscos Txapelketan.


-Joaquín Paularena Chocarro, txirrindularitzari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Ermitagaña Txirrindularitza Taldean.


-Luis María Redín Zubiat, beisbolari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Iruñeko Irabia eta Amaia Taldeetan eta Nafarroako eta Espainiako Beisbol eta Sofbol Federazioetan.


-Armando Royo San Juan, saskibaloiari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Arenas Kirol Sozietatean.


-José Antonio Sagardoy Goñi, hipikari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, teknikari eta zuzendari lanetan.


 -Ignacio Sangüesa Mateo, zesta-puntari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Cabanillasko Jai Alai Taldean.


-Félix Serrano Ruiz, judoari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Tuterako Frontón Sozietatean eta Ibero Taldean eta Nafarroako Judo eta Antzeko Kirolen Federazioan.


-Adolfo Varona Inda, saskibaloiari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Iruñeko San Jorge Saskibaloi Taldean.


-Peio Vergara García, kirolari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, ikastetxeetan, Dantzaleku Sakana Taldean, Burunda Txirrindularitza Taldean eta Altsasuko Kirol Sozietatean.


-Eduardo Zafra Cortes, txirrindularitzari 25 urtetik gora eskaintzeagatik, Ermitagaña Txirrindularitza Taldean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa