(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak emakumeekiko indarkeriaren aurkako manifestua izenpetu du astelehena, 2008.eko azaroak 24

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina sustatu du, eta testua kanpaina horren baitan dago


Sanz Presidentea emakumeekiko indarkeriaren aurkako manifestua izenpetzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak genero indarkeriaren aurkako manifestua izenpetu du gaurko bilkuran. Izan ere, Nafarroako Gobernuak "Contra la violencia machista, la sociedad se moviliza. Exprésate" (Indarkeria matxistaren aurka, gizartea mugitu egiten da. Mintzatu zaitez) kanpaina antolatu du Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna tarteko (bihar, azaroaren 25a), eta manifestua kanpaina horren baitan dago.


Testuak honako hau dio:


"1999ko abenduaren 17an, 54/134 Ebazpenaren bidez, Nazio Batuetako Batzar Nagusiak azaroaren 25a Emakumeekiko Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egun izendatu zuen.


Nafarroako Gobernuaren lehentasunetako bat emakumeen aurkako indarkeria errotik desagerrarazten laguntzea da. Indarkeria matxistak emakumeen funtsezko eskubideak erasotzen ditu, emakumeen aukerak eta itxaropenak baldintzatzen eta mugatzen ditu, eta zuzentasunean, begirunean eta bakean oinarritutako gizartea eraikitzeko bidea oztopatzen du. Horregatik, hemen bilduta gaudenok,


ADIERAZTEN DUGU:


Emakumeekiko indarkeria baztertzen dugula eta indarkeria mota hori genero desberdintasunen eta bereizkeriaren ondorioetako bat dela.


Indarkeria matxistari aurrea hartzeko eta herritarrak haren inguruan sentsibilizatzeko esku-hartzeak bultzatzeko konpromisoa hartzen dugula, nork bere erantzukizunen esparruan.


Genero indarkeria jasaten dutenen eta bizi aukerak mugatzen dituzten egoeretatik ateratzeko erraztasunak eta aukerak emateko neurriak (baliabide publikoen bidez) behar dituztenen erantzule garela.


Gainera, konpromiso hau adierazten dugu: "Manifestua izenpetzen dugunok begirunearen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde gaude, eta emakumeen aurkako genero indarkeria gaitzesten dugu, emakumeen giza eskubideen urraketa handiena delako. Indarkeria matxista desagerrarazi dezakegu! Nik badezaket! Zuk badezakezu!"


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa