(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 250.000 euroko diru laguntzak eman ditu, zebra muskuiluaren aurka borrokatzeko astelehena, 2008.eko azaroak 24

Nafarroako Gobernuak baimena eman du Ureztatzaile Elkarte batzuei eta Tuterako eta Cascante-Cintruénigo-Fiteroko Ur Mankomunitateei 250.000 euroko zuzeneko diru laguntzak emateko. Laguntzak ureztatze instalazioetan zebra muskuiluaren aurka borrokatzeko dira (muskuiluei aurrea hartu eta muskuiluak kontrolatu eta errotik kentzeko laguntzak).


Zehazki, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin lankidetza hitzarmena izenpetu duten Ureztatzaile Elkarteak eta Mankomunitateak (eta jasoko dituzten diru laguntzak) honako hauek dira: Bargotako "Bargota" Ureztatzaile Elkartea, 8.769,6 euro; Mendabiako "Rubio Arriba" Ureztatzaile Elkartea, 15.660 euro; Andosillako "San Sebastián" Ureztatzaile Elkartea, 6.485,33 euro; San Adriángo "El Monte de San Adrián" Ureztatzaile Elkartea, 70.035,97 euro; Vianako "Viana II" Ureztatzaile Elkartea, 10.962 euro; Tuterako Ur Mankomunitatea, 75.665,16 euro; eta azkenik, Cascante-Cintruénigo-Fiteroko Ur Mankomunitatea, 62.421,94 euro.


2008an zebra muskuiluen aurka borrokatzeko jardueretarako eta prebentzio eta kontrol neurrietarako laguntzak dira, hain zuzen. Kasu gehienetan, aipaturiko entitateek aurkeztu dituzten aurrekontuen %90eko diru laguntzak eman dituzte.


Nafarroako Gobernuaren esku-hartzeak, zebra muskuiluaren aurka


Zebra muskuilua 2001ean aurkitu zuten estreinakoz Espainian (Tarragonan), eta harrezkero Ebro arroan zabalduz joan da. Nafarroan urtero laginketak egiten dituzte, larbak zein muskuilu helduak Foru Komunitateko sare hidrografikoko zer lekutan dauden jakiteko, eta hain zuzen ere, zebra muskuilua Ebro ibaian, bertako ubideetan (Tauste, Ubide Inperiala eta Lodosako Ubidea), eta inguruko herrietako ureztatze sistema batzuetan dago. Foru Komunitateko gainerako lekuetara ere zabaldu daiteke.


Nafarroako Gobernua zebra muskuiluari aurrea hartzeko, muskuilua desagerrarazteko eta hari buruzko informazioa emateko ekintzak egiten ari da, eta 2008ko Aurrekontu Orokorretan "Zebra muskuiluaren aurka borrokatzeko hitzarmenak" aurrekontu ildoa onartu zuen (250.000 euro), arazo hori duten Ureztatzaile Elkarteek prebentzio eta kontrol neurriak hartu hala izateko. Lankidetza hitzarmenei jarraiki honako hauek egiten dituzte: aurretiko azterlanak, zebra muskuiluak kasuak kasuko eremuan zer eragin duen jakiteko (azterketa zehatzak eremu bakoitzean eta instalazioetan); tratamendua, ureztatze instalazioetako paretetan muskuilu helduak baldin badaude (muskuiluak paretetatik askatu eta hiltzeko); eta prebentzio tratamenduak, ureztatze instalazioetan larbak sar daitezen saihesteko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa