(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Administrazio Elektronikoa garatzeko Esku-hartze Esparrua definitu dute astelehena, 2008.eko azaroak 24

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Administrazio Elektronikoa garatzeko Esku-hartze Esparruaren berri jakin du. Dokumentua Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak landu du, departamentu guztien parte-hartzarekin, eta Administrazio Elektronikoaren Batzordeak onartu du (batzordea udaberrian sortu zuten, xede horretarako).


Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak agerraldia eskatuko du Nafarroako Parlamentuan, Esku-hartze Esparruaren irismenaren eta xedearen berri emateko. Bertan, Foru Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Administrazio Elektronikoa ezartzeko erabiliko duten eredua eta eginen dituzten urratsak aurreikusten dituzte.


Esparruak Administrazio Elektronikoari buruzko 11/2007 Foru Legea garatzen du, eta nafarrek Foru Administrazioarekin harremanetan jartzeko bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea betetzea du xede. Erreferentziako dokumentu orokorra da, baina bertako ekintza guztiek edo bertatik eratorriko direnek euren aurrekontua izanen dute eta kasuan kasuko administrazio izapideak bete beharko dituzte.


Esparruko plangintzaren arabera, Administrazio Elektronikoaren garapenari esker Administrazioa eraldatu eginen da eta herritarrek aukera gehiago izanen dituzte zerbitzu publikoak erabiltzeko (egunean 24 orduz, astean 7 egunez, eta etxetik). Horrela bada, herritarrei eskainitako zerbitzuen eredua aldatu eginen da, eta horrexegatik, kudeaketa eredua ere berria izanen da. Hain zuzen ere, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiliko dituzte zereginak kontrolatzeko eta automatizatzeko, eta azken batean, administrazio prozedurak sinplifikatu eginen dira eta antolakuntza egitura modernizatu eginen da.


Era berean, Administrazio Elektronikoak Administrazioen arteko koordinazioa areagotzea ahalbidetuko du; izan ere, izapideak bikoiztu daitezen eta herritarrek Administrazioak dagoeneko badituen dokumentuak aurkeztu ditzaten saihestuko du. Gainera, pertsonen arteko berdintasuna bultzatuko du, herritar guztiek zerbitzuak berdin-berdin erabili ahal izanen baitituzte bizilekua edo baldintza pertsonalak gorabehera.


Esparrua lantzeko hasierako egoeraren diagnosia hartu dute oinarri, eta Nafarroa goren mailan kokatzea du helburu, beste erkidego eta lurralde batzuekin alderatuta.


Izan ere, aurreikusten duten Administrazio Elektronikoak Nafarroako Foru Komunitateko gizartearen, enpresen eta ingurune ekonomikoaren eta judizialaren beharrizanak eta eskariak hartzen ditu kontuan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan IKTak ezartzeko gertaleku teknologikoan integratuta dago (Nafarroako Gobernuak azkeneko urteetan xede horrekin gauzatu dituen ekintza eta planen bidez, eta oro har, Nafarroako berrikuntza politikaren bidez). Era berean, Europar Batasuneko, Estatuko Administrazioko eta gainerako erkidegoetako joerei jarraiki garatzea aurreikusten dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Presentación

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa