(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bilkura egin du indarkeria matxistaren biktimen alde asteartea, 2008.eko azaroak 25

Bilkura isil honekin ixten da Foru Gobernuak sustatutako genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio-kanpainako ekitaldien programa


Bilkuraren une bat

Bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur goizean Iruñako Vínculo plazan bilkura deitu du genero-indarkeriaren aurka dagoela erakusteko.


Ekitaldia gaur, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen delako egin da, eta besteak beste, agintari hauek hartu dute parte: Elena Salgado Méndez Administrazio Publikoen ministroa, Nafarroako hiriburuan bisita ofiziala egiten baitago, Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria eta María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria.


Horrez gain, herritar askok protesta isil honetan parte hartu dute. Bost minutu iraun ditu eta, ohiko moduan, bertaratuek txalo eginda amaitu da.


Gogoan izan behar da joan den astelehenean Nafarroako Gobernuak, asteko saioan, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko errespetuaren eta berdintasunaren aldeko manifestua sinatu zuela eta emakumeen aurka egindako genero-indarkeria kondenatzen duela giza eskubideen gorengo urratze moduan.


Kanpainako beste ekitaldi batzuk


Bilkura hau Nafarroako Gobernua joan den azaroaren 21etik antolatzen ari den jardunen barruan dago, herritarren artean errealitate horren aurka sustatzen ari diren sentsibilizazio- eta mobilizazio-kanpainari lotuta.


Modu horretan, "Indarkeria matxistaren aurka, gizartea mobilizatu egiten da. Eman zure iritzia" lemapean, zenbait ekitaldi egin dira herritarrek alderdi artistiko desberdinetatik genero-indarkeria nola bizi duten eta horri buruz zer pentsatzen duten adierazi dezaten.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa