(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hitzarmena izenpetu du Sonagar sozietatearekin, enpresa txiki eta ertainei 30 milioi euroko bermeak emateko asteartea, 2008.eko azaroak 25

"Aval Navarra" izeneko neurria da, eta Nafarroako Parlamentuak azaroan krisiaren aurka borrokatzeko onartu duen planaren baitan dago


Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak eta Daniel Aznar Munárriz Sonagar sozietateko (Sociedad Navarra de Garantía Recíproca) presidenteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, gaur goizean, enpresa txiki eta ertainetarako bermeak kudeatzeko. Aurrekontua 30 milioi eurokoa da.


"Aval Navarra" izeneko neurria da, eta Nafarroako Parlamentuak ekonomia suspertzeko eta krisiaren aurka borrokatzeko onartu duen planaren baitan dago (azaroan 6ko Foru Legea). Neurria Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak hitzartu dute.


Bermeei dagokienez, enplegua sortzeko inbertsioei sostengua ematea eta enpresa txiki eta ertainetarako kostu eta epe egokiak dituen finantzaketa bultzatzea dute xede, gaur egun maileguak lortzeko zailtasunak daudela kontuan hartuta. Sonagar sozietateak azterlan teknikoak eginen ditu, kasu bakoitzean bermea ematea komenigarria ote den edo ez ikusteko, eta gainera, enpresei bermeak emanen dizkie, Nafarroako Gobernuaren azpi-bermearekin.


Bermeak eskuratzeko baldintzak


Legean industriaren arloko inbertsioetarako, nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko, eta enpresa txiki eta ertainetako azpiegitura turistikoak sortu eta modernizatzeko ezarritako laguntzak lortu ditzaketen esku-hartzeetarako bermeak eskatu ahal izanen dira.


Bermeak 60.000 eurotik 600.000 eurora bitartekoak izanen dira, eta gehienezko zenbatekoa proiektu bakoitzerako aurreikusitako inbertsioaren %60koa izanen da. Laguntzak lortzeko gutxieneko inbertsioa 100.000 eurokoa izanen da. Nafarroako Gobernuak emanen duen guztizko zenbatekoa 30 milioi eurokoa izanen da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Escuchar esta rueda de prensa
Ver esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa