(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur zabaldu dute Lekunberri-Albiasu saihesbidea asteartea, 2008.eko azaroak 25

Saihesbide berriari esker, ibilgailu astunak herrigunetik igaro daitezen saihestuko dute (100 bat kamioi astean)


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak Lekunberri-Albiasu saihesbidea inauguratu du, gaur goizean. Saihesbideak Lekunberriko industrialdeari sarbide berria ematea eta ibilgailu astunak herrigunetik igaro daitezen saihestea ditu xede (100 bat kamioi astean).


Gaur inauguratu duten saihesbidea Lekunberriko Udalak proposatu zuen ekimen baten parte da. Hain zuzen ere, Udalak proiektua idazteko gastuak ordaindu ditu, Udal Plana gauzatzeko aurreikuspena barne. Era berean, Nafarroako Gobernuak 1.298.298 euroko inbertsioa egin du, Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean eta Nafarroa 2012 Planean (Lehentasunezko Esku-hartzeak. Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Plana) sartuta dauden lanetarako. Lanak Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoak (SPRIN) finantzatu ditu.


Proiektuari jarraiki, 743,5 metroko bidea eraiki dute, eta hala, Albiasuko errepidean egin duten biribilgune berria eta Lekunberriko zeharbidearen ipar mugan dagoen biribilgunea (A-15 autobideko sarbideak eta Donostiako eta Leitzako errepide zaharrek bat egiten duten lekuan dagoena) lotu dituzte. Zeharkako ebakidurari dagokionez, 10 metroko zabalera du (3,50 metroko bi bide eta 1,50 metroko bazterrak).


Lanak Iruña Construcción enpresak egin ditu, bi egitura hauek barne: betoizko arku bat, hiru giltzadurakoa, 0+445 kilometroan; eta egitura isostatikoa eta 11,50 metroko hutsarte zuzena duen zubi bat, Azin errekastoaren gainean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa