(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak salatu duenez, Eusko Jaurlaritza Foru Komunitateko eskumenetan sartu da berriro asteazkena, 2008.eko azaroak 26

Nafarroako Gobernuak ohar bat argitaratu du, gaur, Eusko Jaurlaritza berriro ere Foru Komunitateko eskumenetan sartu dela salatzeko.


Oharrak honako hau dio:


"Joan den astelehenean, azaroaren 24an, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, José Mari Vélez de Mendizabal Eusko Ikaskuntzako zuzendari kudeatzaileak eta Pantxoa Etchegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak Euskal Herriko kulturaren arloko ohituren, jardunbideen eta kontsumoaren Estatistikak (2007-2008) aurkeztu zituzten, Bilboko Euskalduna Jauregian.


Dokumentu horretan Nafarroari buruzko datuak eta ondorioak daude, Frantziari buruzkoez gain, eta bertan esan dituzten gauzetako batzuk honako hauek dira: datuak "Eusko Jaurlaritzaren kultur estatistikak" direla, "Euskal Kulturaren Behatokia" abian jarri dutela, kultur jardunbideen azterketa ildoa abiatzea beharrezkoa dela, eta estreinakoz Euskal Herri osoko kulturaren arloko ohituren, jardunbideen, kontsumoaren eta itxaropenen argazki zehatza eskaini dietela kulturarekin zerikusia duten erakunde eta entitateei eta herritar guztiei.


Dokumentua "estatistika jarduera ofizial bihurtzeko asmoarekin" sortu dutela diote, "Eurostatek (EBko estatistikaren erakunde ofizialak) kulturaren arloko parte-hartzeari buruz ezartzen dituen gidalerroen baitan". Gainera, Nafarroa Euskal Herriko parte gisa aipatu dute behin baino gehiagotan.


Era berean, Nafarroari buruzko azterlana Eusko Ikaskuntza sozietateak egin duela adierazi dute. Berriro ere, Eusko Jaurlaritzak bere egin ditu Nafarroaren gainean ez dagozkion ekimenak, eta bere eskumenetatik eta mugetatik kanpo dauden ekintzak egin ditu.


Berriro ere, Nafarroako Gobernua erantzun beharrean dago.


Horrela bada, Nafarroako Gobernuak:


- Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, errespeta dezala Espainiako erkidegoetako, Europako estatuetako eta, zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko geografia, politika eta administrazio egoera, behin eta berriz euskal nazionalismoaren hedapen ahaleginek, anexio nahiek eta ameskeria geopolitikoek erasotzen dutena.


- Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari eta haren kolaboratzaileei gomendatzen die, Nafarroa eta bertako kultura begirunez tratatu ditzatela, Nafarroako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko kultura begirunez tratatzen duen bezalaxe.


- Eta Euskadiko kultur arduradunei aholkatzen die, euren eskumen eremuko kultura kudeatzeaz ardura daitezela, dudarik gabe konpondu beharrekorik izanen dutelako, eta ez dezatela Espainiako edo Frantziako beste lurralde batzuetako daturik bildu, azterketa eta baloraziorik egin, edo iritzirik eman".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa