(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Etxebizitzaren Arloko Gizarteratze Taldea abiatu du, Iruñean eta Iruñeko Eskualdean osteguna, 2008.eko azaroak 27

Taldea 2005az geroztik ari da lanean, modu esperimentalean, eta aste honetan behin betiko jarriko dute abian


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, Etxebizitzaren Arloko Gizarteratze Talde bat abiatu du, modu iraunkorrean, Iruñeko eta Iruñeko Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetan.


Gizarte bazterketaren adierazpen argietako bat etxebizitza duinik eza da, eta hura nozitzen duten pertsonek gizartean modu aktiboan parte har dezaten oztopatzen du.


Oro har herritarrentzat diseinatuta dauden tresna eta bitartekoekin arlo honetan modu eraginkorrean esku hartzea zaila da, eta ondorioz, berariazko neurriak abiatu behar izaten dira, herritarrek gizarte laguntza jasotzeko ez ezik, baita Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei babesa eskaintzeko ere, bitartekaritzaren arloan eta etxebizitza bazterketarekin zerikusia duen aholkularitzaren arloan.


Horrexegatik, Nafarroako Gobernuak Etxebizitzaren Arloko Gizarteratze Zerbitzua sartu du Gizarte Zerbitzuen Zorroan, bermatutako zerbitzu gisa. Zerbitzua modu esperimentalean abiatu zuten, hain zuzen, Iruñean eta Iruñeko Eskualdean, eta zerbitzua kontratu bidez eskaintzeko, berriz, Adsis Santa Lucía Fundazioari 175.200 euroko diru laguntza esleitu diote.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa