(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluarten, gaur eta bihar, "El violín de Sarasate" kontzertua eskainiko dute, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat osteguna, 2008.eko azaroak 27

"Musika Martxan" programaren baitan dagoen kontzertua da; ikasturte honetan, programa hamargarren aldiz eginen dute eta guztira sei kontzertu antolatu dituzte


Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak "Musika Martxan" programaren baitan dagoen "El violín de Sarasate" (Sarasateren biolina) kontzertua aurkeztu du, gaur goizean, Baluarten. Programak hamar urte bete ditu ikasturte honetan, eta guztira sei kontzertu antolatu dituzte. Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez.


"El violín de Sarasate" kontzertua Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da, eta gaur eta bihar eskainiko dute (azaroaren 27an eta 28an), 10:00etan eta 11:30ean. Euskarazko bertsioak eskaeren arabera eskainiko dituzte. Familientzako Kontzertuen baitan, bihar eskainiko dute (azaroaren 28an), 19:30ean.


Kontzertuaz gain, izen bereko liburu-CDa ere aurkeztu dute. AgrupArte Producciones argitaletxearen "Paisajes Musicales" bildumaren baitan argitaratu dute, eta testua Fernando Palaciosek idatzi du. Irudiak José Carlos Díaz de Ceriorenak dira.


Liburuarekin batera bi CD daude. Biolinerako (Yuki Manuela Janke), orkestratako (Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Cristóbal Soler-en zuzendaritzapean) eta pianorako (Pedro José Rodríguez Larrañaga) ipuin musikatua da, eta kontalaria Fernando Palacios da. Pablo Sarasate, Pablo Luna eta Miguel Astrainen lanak dira: "El asombro de Damasco" (Lunarena), "La caza, Op.44", "El sueño, Op.11", "El duendecillo, Op.48", "Aires bohemios, Op.20", "Muñeira", "Introducción y Tarantella, Op.43", "Jota de Pablo, Op.52", "Habanera, Op.21,2", "Zapateado, Op.223,2" (guztiak Sarasaterenak), eta "Alegría de San Fermín. Vals (Riau, riau)" (Astrainena).


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 2.000 liburu-CD erosi ditu, eta diskoa grabatzeko gastuak ordaindu ditu (40.000 euro).


Urtarriletik aurrera, gainerako kontzertuak


 Hirugarren kontzertua, hori ere Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, Baluarten eginen dute urtarrilaren 14an eta 15an, 10:00etan eta 11:30ean (euskaraz ere bai, eskaeren arabera). Kontzertuaren izenburua "Verdi per tutti" da, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak eskainiko dute. Urtarrilaren 17an (larunbata), Familientzako Kontzertuen baitan eskainiko dute, 12:00etan.


Laugarren kontzertua Barañaingo Auditorioan eskainiko dute, eta haren izenburua "Con cien colores por banda" da. Lehen Hezkuntzako haurrentzat da, eta otsailaren 9an eta 13an eskainiko dute, 10:00etan eta 11:30ean. Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko Bandak eskainiko du (bandak estreinakoz parte hartuko du programan). Otsailaren 14an (larunbata), Familientzako Kontzertuen baitan eskainiko dute, 12:00etan.


Bosgarren kontzertua, "Cartas a Clara", Gaiarre Antzokian eskainiko dute, apirilaren 22an, 23an eta 24an, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat izanen da, eta 10:00etan eta 11:30ean eskainiko dute. Apirilaren 24an (ostirala), Familientzako Kontzertuen baitan eskainiko dute, 19:30ean.


Azkenik, seigarren kontzertua, "Metál.lics", Barañaingo Auditorioan eskainiko dute, maiatzaren 4an eta 8an, 10:00etan eta 11:30ean. Lehen Hezkuntzako ikasleentzako kontzertua da, eta Spanish Brass Luur Metalls boskoteak eskainiko du. Maiatzaren 8an (ostirala), Familientzako Kontzertuen baitan eskainiko dute, 19:30ean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa