(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009aren amaieran, Iruñeko Justizia Jauregia handitzeko lanak hasiko dituzte osteguna, 2008.eko azaroak 27

Proiektua jatorrizko diseinuan parte hartu zuen Ángel Farinós arkitektoari esleitu diote berriki


Iruñeko Justizia Jauregia handitzeko lanak 2009aren amaieran hasiko dituzte, gaur egungo aurreikuspenen arabera. Berriki, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak Ángel Farinós Said arkitektoari esleitu zion proiektua, Manuel Sagastume Ruiz arkitektoarekin batera jatorrizko proiektuan parte hartu zuen arkitektoari.


Orain, Iruñeko Justizia Jauregiari bi solairu erantsiko dizkiote, bosgarrena eta seigarrena, San Roke hiribidera begira dagoen moduluan (sarrera nagusia dagoen moduluan). Hala, 3.200 metro koadro eraikiko dituzte.


Proiektua 206.480 euroren truke esleitu dute, eta aurreikuspenen arabera urte amaierarako bukatuko dute. Ondoren, obra baimena lortzeko izapideak eginen dituzte Iruñeko Udalarekin, eta baimena 2009ko udaren aurretik lortzea espero dute. Hala, lanak datorren urtearen amaieran hasiko dituztela aurreikusten dute.


Lanetarako gehienezko aurrekontua 8.500.000 eurokoa da, eta lanak amaitzeko epea 18 hilabetekoa da. Konplexutasun handiko lanak dira, eta ondorioz, bi fasetan eginen dituzte, eraikineko langileen segurtasuna bermatze aldera. Lanak 2011ko udaren aurretik amaituko dituztela aurreikusten dute.


Eraikina handitzeko beste lan batzuk


Iruñeko Justizia Jauregia eraikitzeko lanak 1996an amaitu zituzten, eta 1999an Justizia Administrazioko eskumenak Nafarroari eman zizkiotenetik, eraikina bi aldiz handitu dute. Zehazki, 2001ean solairuarteko lanak amaitu zituzten, eta 2003an, berriz, Iratxeko Monasterioa kalera begira dagoen moduluan bosgarren eta seigarren solairuak eraikitzeko lanak amaitu zituzten.


Gaur egun, eraikinak 16.292 metro koadroko azalera erabilgarria du (azalera eraikia 17.387 metro koadrokoa da). Eraikinak bi modulu ditu: bat, San Roke hiribidera begira dagoena (sarrera nagusia bertan dago); eta bestea, Iratxeko Monasterioa kalera begira dagoena (guardiako epaitegiko sarrera bertan dago). Lehenengo moduluak (San Roke hiribidera begira dagoenak) sotoa, behe solairua eta beste lau solairu ditu, eta bigarren moduluak, berriz, sotoa, behe solairua eta beste sei solairu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa