(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Foru Komunitateko kirol federazioei begira antolatutako "Omenaldia, Nafarroari" ekitaldiko buru izan da ostirala, 2008.eko azaroak 28

Aurreko urteetan, GKEei, toki entitateei edo Nafarroako unibertsitateei egin izan diete omenaldia


Presidentea eta García Malo kontseilaria kirol federazioen ordezkariekin

Presidentea eta García Malo kontseilaria kirol federazioen ordezkariekin. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea "Omenaldia, Nafarroari" ekitaldiko buru izan da, gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. 2008ko Nafarroako Eguneko ospakizunetako bat izan da.


Aurten, omenaldia Foru Komunitateko 41 kirol federazioei begira antolatu dute, eta ekitaldian Nafarroako armarri bana eman diete federazioetako ordezkariei. Honako arlo hauetako entitateak dira, hain zuzen: urpeko jarduerak, xakea, atletismoa, automobilismoa, badminton, saskibaloia, eskubaloia, beisbola, ehiza, txirrindularitza, kirol egokituak, aireko kirolak, neguko kirolak, mendiko kirolak, espeleologia, eta futbola.


Nolanahi ere, beste arlo batzuetako kirol federazioak ere badaude Nafarroan: gimnasia, golfa, halterofilia, herri kirolak, hipika, judoa, karatea, kick boxing-a, motoziklismoa, igeriketa, padela, patinajea, pilota, arrantza, kanoa kirola, arrauna, errugbia, salbamendua eta sorospena, taekwondoa, tenisa, mahai-tenisa, arku tiroa, olinpiar tiroa, triatloia eta bela.


Aurreko urteetan, GKEei, toki entitateei edo Nafarroako unibertsitateei egin izan diete omenaldia.


Presidenteaz gain, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria ere bildu da ekitaldira (besteak beste), eta programaren baitan musika emanaldiak eskaini dituzte. Hain zuzen ere, Roberto Casado, Eduardo Ojer eta Nekane Solanak osatzen duten txirula hirukoteak Frantziako Gabriel Fauvé-ren "Pavana" eta Raymond Guiot-en "Divertimento Jazz" lanak jo dituzte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Discurso del Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa