(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Eskualdean babestutako 1.108 etxebizitza eraikitzeko kanpaina abiatuko du ostirala, 2008.eko azaroak 28

Etxebizitzak Iruñean, Antsoainen, Berriobeitin, Burlatan, Entremutilvasen eta Erripagainan eraikiko dituzte, eta erosteko eskaeren izapideak egiteko epea datorren astelehenean hasiko da


Nafarroako Gobernuak, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuaren bidez, Iruñeko Eskualdean babestutako 1.108 etxebizitza eraikitzeko kanpaina abiatuko du, datorren astelehenean, abenduaren 1ean (jabetza araubideko etxebizitzak). Ekimena José Carlos Esparza Sáez Departamentuko kontseilariak aurkeztu du, gaur goizean.


Etxebizitzak eraikitzeko bi bat urte beharko dituzte, eta honako leku hauetan egonen dira: Iruñeko Buztintxuri (343) eta Ezkaba (50) auzoetan, Erripagainan (336), Berriozarren (154), Berriobeitin (124), Entremutilvasen (76), Antsoainen (21), eta Burlatan (4).


Etxebizitzak erosteko eskaeren izapideak egiteko epea datorren astelehenean hasiko da, abenduaren 1ean. Nahi dutenek, eskabidea eskuratu eta hitzordua eskatu beharko dute (abenduaren 19ra arte, egun hori barne), eta eskabidea eta beharrezkoak diren agiriak aurkeztu beharko dituzte (abenduaren 31ra arte, egun hori barne).


2009ko urtarrilean, etxebizitzak eros ditzaketenen behin-behineko zerrenda argitaratuko dute, eta 15 eguneko epea emanen dute alegazioak aurkezteko eta ebazteko. Hala, 2009ko otsailaren hasieran 1.108 etxebizitzak eros ditzaketen pertsonen behin betiko zerrenda argitaratuko dute.


Kanpaina VINSA (Viviendas de Navarra SA) enpresa publikoak kudeatuko du, eta horretarako Zaragozako errepidean (3. kilometroa, Cordovilla) dagoen bulegoa erabiliko dute. Aurreko kanpainetan Iruñeko Gorriti kaleko bulegoa erabili izan dute, baina eskatzaileei izapideak egiteko erraztasunak emate aldera, kokalekua aldatu dute. Aurten, estreinakoz, eskatzaileek kasuan kasuko puntuazioaren berri jakin ahal izanen dute, baremo bakarrari jarraiki, eskaera aurkezten duten une berean.


Babestutako 1.108 etxebizitzetatik 826 araubide orokorrekoak izanen dira, eta 282, berriz, prezio tasatukoak. Araubide orokorreko etxebizitzen banaketa honako hau izanen da: 272, Buztintxurin; 39, Ezkaban; 154, Berriozarren; 136, Erripagainan; 124, Berriobeitin; 76, Entremutilvasen; 21, Antsoainen; eta 4, Burlatan. Prezio tasatukoen banaketa, berriz, honako hau izanen da: 200, en Erripagainan; 71, Buztintxurin; eta, 11 Ezkaban.


Etxebizitzen gutxieneko salneurria 100.494,74 eurokoa izanen da, araubide orokorreko 50 metro koadroko etxebizitzen kasuan (diru laguntza %16koa izan daiteke, errenta 1,5 bider Ondorio Askotarako Errentaren Adierazle Publikoa - IPREM - denean). Gehienezko salneurria, berriz, 206.545,68 eurokoa izanen da, prezio tasatuko 100 metro koadroko etxebizitzen kasuan (diru laguntza %6koa izan daiteke, errenta 1,5 bider Ondorio Askotarako Errentaren Adierazle Publikoa - IPREM - denean).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Power Point

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa