(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Zugarramurdiko araztegiko sarbidea zabalduko du, 178.528 euroko gastuarekin astelehena, 2008.eko abenduak 1

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du gaurko bilkuran, eta hala, baimena eman du Zugarramurdiko araztegiko sarbidea zabaltzeko.


Zugarramurdiko Udala, Nilsa (Navarra de Infraestructuras Locales SA) enpresa publikoarekin elkarlanean, araztegiko bidea zabaltzeko proiektuaren izapideak egiten hasi da. Aurreikuspenen arabera, lanen kostua 178.528 eurokoa izanen da, eta esku-hartzea gauzatu ahal izateko beharrezkoa izan da Nafarroako Gobernuak akordioa erdiestea. Gainera, proiektuak erasandako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakotzat jo dute, desjabetu ahal izateko.


Lanak Nilsak finantzatuko ditu, arazketa kanonaren bidez (nafar guztiok uraren fakturaren bidez ordaintzen dugun kanona). Aurreikuspenen arabera, araztegiko bidea zabaltzeko lanak 2009ko lehenengo seihilekoan hasiko dituzte, eta hiru bat hilabetetan amaituko dituzte.


Zugarramurdiko araztegia Nafarroako zaharrenetako bat da; izan ere, 1988koa da, Nafarroako Ibai eta Erreken Arazketarako Plan Zuzentzailearen aurretikoa (plana 1989an onartu zuten). Denboraren poderioz, araztegiko jarduna areagotu egin da eta bideak dagoeneko ez ditu asetzen gaur egungo beharrizanak; gainera, oso estua da ibilgailu gehienetarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa