(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanz Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2008ko Zilarrezko Dominak banatzeko ekitaldiko buru izan da asteartea, 2008.eko abenduak 2

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute, eta Ohorezko 6 Aipamen eta Zilarrezko 26 Domina banatu dituzte


Autoritateak eta sarituak

Autoritateak eta sarituak. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2008ko Zilarrezko Dominak banatzeko ekitaldiko buru izan da, gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Presidenteaz gain, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria eta José Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendari kudeatzailea ere bildu dira ekitaldira.

Hasteko, Nafarroako Kirolaren Ohorezko 6 Aipamen banatu dituzte, Foru Komunitatean gorputz-kirol jardueren sustapenaren alde nabarmen lan egiten duten pertsonen edo kirol entitateen esku-hartzeak edo ibilbideak aintzat hartzeko. Ondoren, Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominak eman dizkiete 25 urtetik gora Nafarroan kirola sustatzen aritu diren 26 pertsonei.


Sanz presidenteak adierazi duenez, sarituek "duten onena eman dute kirolaren alde, edo gauza bera dena, gure gizartearen aurrerabidearen eta ongizatearen alde; izan ere, aurrerabidea eta ongizatea kirola eginez erdiesten dira, kirola jarduera osasungarria eta soziala delako, jarduera onuragarria delako gorputzarentzat zein espirituarentzat". Miguel Sanzek, bestalde, kirolaren munduan arrakasta lortzen dutenen irmotasuna, ahalegina, erabakitasuna altruismoa eta eraspena aintzat hartu ditu, sarritan pertsona ezezagunak izaten direla azpimarratu du, eta horrexegatik saritu dituztela adierazi du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Discurso del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa