(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa da Estatuan I+G+b arloan inbertsioa handiena egiten duten erkidegoetan bigarrena, EINeko azken datuen arabera asteartea, 2008.eko abenduak 2

Foru Komunitateak BPGaren %1,89ko inbertsioa egiten du berrikuntzan, eta Estatuko batez bestekoa, berriz, %1,27koa da


Estatuan I+G+b arloan inbertsioa handiena egiten duten erkidegoetan bigarrena Nafarroa da, Madrilen atzetik, gaur goizean Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu dituen datuen arabera. Balantzea behin-behinekoa da, eta 2007ko datuekin egin dute.


Zehazki, 2007an Foru Komunitateak BPGaren %1,89ko inbertsioa egin zuen berrikuntzan, eta Madrilek, berriz, %1,89ko inbertsioa. Estatuko batez bestekoa %1,27koa izan zen.


Hala, Foru Komunitateak 333,9 milioi euroko inbertsioa egin zuen berrikuntzan, honela banatuta: enpresek, gastuaren %65 (Estatuan, %55); goi mailako hezkuntzak, %23,5; eta sektore publikoak, %10,8.


Begoña Urien Angulo Enpresaren zuzendari nagusiak balioespen positiboa egin du datuon gainean, eta adierazi duenez, "Nafarroako Gobernuak berrikuntza sustatuko du aurrerantzean ere, ekonomiaren lehiakortasuna bermatzeko funtsezko elementua delako". Era berean, honako hau adierazi du: "Nafarroako III. Plan Teknologikoa Foru Administrazioaren apustu nagusia da, 229 milioi euroko inbertsioarekin". Urienek gaineratu duenez, "oso garrantzitsua" da uneotan enpresek berrikuntzan inbertsioak egiten jarraitzea, eta baita "Estatuan baino inbertsio handiagoak egitea" ere.


Gainera, Enpresaren zuzendari nagusiak positibotzat jo du berrikuntzako gastuaren %65 sektore pribatukoa izatea (Estatuan, berriz, %55). "Adierazle horrek Espainiako lurralde aurreratuenetara gerturatzen gaitu"- adierazi du Urienek. Gainera, Urienek adierazi duenez, "2007an Nafarroako sektore publikoak ahalegin handia egin zuen I+G+b arloan, eta gastua %51 handitu zuen, 2,3 milioi euroko inbertsioarekin". Enpresaren zuzendari nagusiaren arabera, 2007a "trantsizio urtea izan zen, II. eta III. Plan Teknologikoen artean". Hirugarren Plan Teknologikoa 2011ra arte egonen da indarrean, hain zuzen.


Gaur egun, Nafarroan ia 5.000 lagunek egiten dute lan I+G+b arloan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa