(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Urrezko Domina Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioari, UGTri eta CCOOri ematea izango da 2008ko Nafarroako Egunaren ekitaldi nagusia asteartea, 2008.eko abenduak 2

Ekitaldien programan Foru Komunitate osoan 74 kontzertu aldi berean egitea –eta beste bat Bruselan–, zenbait jaialdi folkloriko, umeentzako ikuskizun bat eta Xabierren meza bat aurreikusi dira


Umeek bere lekua izango dute San Frantzisko Xabier egunean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2008ko Nafarroako Eguna bihar, asteazkena, abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoaren egunean, ospatuko du. Ekitaldi nagusia Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioari, Nafarroako UGT eta CCOOr sindikatuei Nafarroako Urrezko Domina ematea izango da; eta Xabierko basilikan Nafarroako zaindariaren omenezko meza egingo da.


Era berean, ekitaldien programan hurrengo hauek egitea aurreikusi da: Foru Komunitateko herri desberdinetan aldi berean 74 kontzertu egitea eta beste herrialde batzuetako elkarteek eta Nafarroan egoitza duten etxeek Iruñan eta Elizondon ekitaldi folklorikoak egitea, "Sonrisas con Fofito y Mónica Aragón" haurrentzako ikuskizuna Lizarran, eta kontzertuak Baluarten eta Bruselan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa