(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako herritarren erdiak baino gehiago gustura daude eskuratutako maila ekonomikoarekin, baina beharrezkotzat jotzen dute etorkizunerako eredu aldaketa bat osteguna, 2008.eko abenduak 4

Halaxe ondorioztatzen du Nafarroako Eredu Ekonomiko Berria (Moderna Plana) ezartzeko aurretiko fase gisa Nafarroako Gobernuak CIESi eskatutako inkestak


Nafarroako biztanleen erdiak baino gehiago gustura daude egungo garapen ekonomikoaren mailarekin. Hain zuzen, Foru Komunitateko biztanleen %51k Nafarroak azken urteetan eskuratutako garapen ekonomikoaren mailarekiko "gogobetetasun maila altua" dute. %39k, berriz, erdi mailakoa dela irizten diote, eta %7k maila baxua duela irizten diote. Gainera, interpelatutako pertsonen %76k etorkizuna "baikortasunez" ikusten dute, nahiz eta erdiek baino gehiagoren ustez egungo ereduak aldaketa bat behar duen.


Halaxe ondorioztatzen dute "Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Eredu Berria" (Moderna Plana) plan estrategikoaren gainean Nafarroako 71 herritako 1.500 biztanleri egindako inkesten emaitzek (Nafarroako adin nagusiko 523.265 biztanlez osatutako unibertso baten gaineko datuak). Nafarroako Gobernuak CIES enpresari eskatutako inkesta da. Ondorio horiek gaur goizean aurkeztu ditu Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Nafarroako Jauregian. Bertan izan da, baita ere, Carlos Zufía CIESeko zuzendaria.


Modernako Batzorde Teknikoak –Ekonomia Departamentuak, ANAINek eta FNDk osatua- proposatutako iritzi ikerketa honek Nafarroako egoeraren diagnosian laguntzeko tresna gisa balio du, alegia, Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Eredu Berriaren lehenengo fasea lantzeko. Miranda kontseilariak azaldu duenez, abiapuntu garrantzitsua da, "herritar gehienek aldatu egin nahi dutelako, baikorrak direlako eta parte hartu nahi dutelako". Hala, Moderna planaren ekimena bultzatzeko babes garrantzitsua da.


Inkestaren emaitzen arabera, arlo guztietako profesionalen gaitasun eta prestakuntzari eta industria garapenari esker, Nafarroa etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dago. Inkestari erantzun diotenen iritziz, aldaketa garrantzitsuen beharra dago, eta horien buru egon behar dute gizarte, politika eta ekonomia eragileek. Herritarrek agertutako kezka nagusiak populazioaren zahartzearekin eta industria multinazionalarekiko mendekotasunarekin lotuta daude.


Gogobetetasun maila altuena duten herritarrak Iruñea aldeko 45 eta 54 urte arteko pertsonak dira. Langile autonomoak dira eta unibertsitate ikasketak dituzte. Era berean, azpimarragarria da Espainiako gainerako eskualdeekin alderatuta emaitza oso ona dela –inkestari erantzun dioten herritarren %74k oso ongi eta bikain kalifikazioekin balioetsi dute Foru Komunitatea, gainerakoekiko. 10etik 7,3 ko kalifikazioa lortu du-. Beste herrialde batzuekin alderatuta, ordea, nahikoa kalifikazioa jaso du –10etik 5,9ko batez bestekoa-.


Adierazleen arabera, gogobetetasun handiena lortu dutenak ongizatea, osasuna eta azpiegituren arloak dira, eta gogobetetasun gutxien, berriz, enpresa berrien sorkuntzak eta esportatzeko gaitasunak dute. Erdi mailako nota jaso dute berrikuntzak, hezkuntzak eta langileen prestakuntzak.


Bestalde, herritarren iritziz, Nafarroa bizitzeko "oso leku ona" da, eta "ona" lan egiteko eta ikasteko. Gogobetetasuna handiagoa dute erdialdeko Nafarroan, eta txikiagoa Mendian. Foru Komunitatea, bizitzeko leku gisa, hobea da 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan bizi direnentzat, eta ikasteko, berriz, Iruñean bizi direnentzat.

Etorkizuneko erronkei aurre egiteko Nafarroaren prestakuntzari dagokionez, inkestari erantzun dioten pertsonen %63aren arabera, Foru Komunitatea "nahikoa prestatuta" dago etorkizun ekonomikoari aurre egiteko; %12k, berriz, "oso prestatuta" dagoela uste dute, eta %20k "gutxi prestatuta edo batere ez". Horrez gain, Foru Komunitateko gizon eta emakumeen hezkuntza maila -%41-, industria garapena -%40- eta ikerketa -%39- dira Nafarroako etorkizunerako gai garrantzitsuak. Gutxien balioetsi direnak, berriz, hizkuntzak, zerbitzuen gehitzea eta esportatzeko gaitasuna izan dira.
Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Encuesta CIES completa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa