(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak harrera egin dio Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidente berriari osteguna, 2008.eko abenduak 4

Besteak beste, lantzeko zituzten interes komuneko hainbat gai aztertu dituzte; hala nola Nafarroako Ubideko lanak eta Esako Urtegia handitzeko lanak


Sanz Presidentea eta Rafael Romeo García. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin dio, gaur goizean, Nafarroako Jauregiko bere bulego ofizialean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidenteari, Rafael Romeo Garcíari alegia.


Bileran, Sanz presidenteak eta Rafael Romeok lantzeko zituzten interes komuneko hainbat gai aztertu dituzte. Besteak beste, Nafarroako Ubideko lanen nondik norakoak eta Esako Urtegia handitzeko lanak.


Gainera, elkarren laguntzarekin uholdeei nola aurre egin ere aztertu dute, eta Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren arteko lankidetza zein garrantzitsua den azpimarratu dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa