Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Besteak beste, lantzeko zituzten interes komuneko hainbat gai aztertu dituzte; hala nola Nafarroako Ubideko lanak eta Esako Urtegia handitzeko lanak
Sanz Presidentea eta Rafael Romeo García.
(
irudia handitu
)
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin dio, gaur goizean, Nafarroako Jauregiko bere bulego ofizialean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidenteari, Rafael Romeo Garcíari alegia.
Bileran, Sanz presidenteak eta Rafael Romeok lantzeko zituzten interes komuneko hainbat gai aztertu dituzte. Besteak beste, Nafarroako Ubideko lanen nondik norakoak eta Esako Urtegia handitzeko lanak.
Gainera, elkarren laguntzarekin uholdeei nola aurre egin ere aztertu dute, eta Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren arteko lankidetza zein garrantzitsua den azpimarratu dute.