(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

51.000 pertsonak hartu dute parte 2008ko Nafarroako Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldietan ostirala, 2008.eko abenduak 5

Gainera, ekitaldi horiek guztiak sustatzeko eratutako webguneak 17.315 bisitari izan ditu


51.000 pertsonak hartu dute parte 2008ko Nafarroako Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldietan. Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren bitartez, Nafarroako Gobernuak antolatutako programa da, eta azaroaren 25etik atzora bitarte (abenduaren 4a) gauzatu da. Gainera, ekitaldi horiek guztiak sustatzeko eratutako webguneak 17.315 bisitari izan ditu.


Alabaina, hilaren 3ko arratsaldetik aurrera antolatutako ekitaldi guztiak erabat lausotu ziren, ETAk Ignacio Uria enpresaburua hil zuelako. Hain zuzen ere, Azpeitian (Gipuzkoa) izan zen atentatua, abenduaren 3ko arratsaldeko lehen orduan. Atentatua gaitzesteko, minutu bateko isilunea egin da atentatuaz geroztik gauzatutako ekitaldi guztien hasieran, halaxe xedatu baitzuen Nafarroako Gobernuak bere gaitzespen adierazpenean.


Azaroaren 25ean ekin zitzaien antolatutako ekitaldiei. Egun horretan, "Nafarroako Jauregia, ateak zabalik" ekitaldia izan zen: Gobernuko egoitzan ikustaldi gidatuak egin ahal izan zituzten herritarrek, abenduaren 2ra arte. Guztira, 1.600 pertsona inguruk ezagutu ahal izan zuten gela guztiei buruzko historia, horietan barna ibilita. Gainera, antolatutako talde guztietarako zeuden plazak bete zituzten.


Tafallan, berriz, azaroaren 27an izan zuten hasiera, 2008ko Nafarroako Eguna ospatzeko ekitaldiek. Nafarroako Larrialdietako Agentziak, hain zuzen, erakusketa jarduera batzuk egin zituen, eta bertan, 225 ikaslek parte hartu zuten. Besteak beste, agentziak berez erabiltzen dituen materialak erakutsi zituzten, simulazioak egin zituzten, suhiltzaileen eta larrialdietako beste zerbitzu batzuen esku-hartze erakustaldiak egin zituzten, eta azkenik, nork bere burua babesteari eta babes zibilari buruzko hitzaldia eman zuten.


Foruzaingoak ere parte hartu zuen Nafarroako Eguna ospatzeko ekitaldietan. Horretarako, jardunaldi bat egin zuten Zangozan: Arloetako material eta jardueren erakusketa, simulazioak, hainbat eremutan poliziakideek egiten duten esku-hartzearen erakustaldia eta herritarren segurtasunari buruzko hitzaldia. Orotara, 450 ikaslek hartu zuten parte horietan guztietan. Foruzaingoak, alabaina, egin zuen bestelako jarduerarik ere; Elizondon, hain justu: zirkulazioari buruzko haurrentzako parke bat eta bide segurtasunerako ikasgela bat jarri zituzten. Udalerriko 600 ikasle joan ziren horiek ikustera. Gainera, Foruzaingoko kideek bi hitzaldi eman zituzten; bata Otsagabian, ingurumenari buruzkoa; eta bestea, Izaban, herritarren segurtasunari buruzkoa. 60 pertsona izan ziren entzule.




Irudi-galeria


    
"DINA" haur parkean                 Folklore jaialdia                


  
Joten jaialdia                        Amaral


  

Dokumentazioa:
Información completa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa