(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Espainiako Konstituzioaren irakurraldi handian parte hartu du, Nafarroako Parlamentuan ostirala, 2008.eko abenduak 5

Hain zuzen, Gobernuari buruzko artikuluak irakurri ditu


Sanz Presidentea. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Espainiako Konstituzioaren irakurraldi handian parte hartu du, gaur goizean, Nafarroako Parlamentuan. Hain zuzen, Foru Legebiltzarrak antolatu du irakurraldia, aurten Lege Nagusiaren 30. urteurrena dela-eta.


Sanz presidenteak Gobernuari eta Administrazioari buruzko IV. Tituluko sei artikulu irakurri ditu. Hain justu, 97. artikulutik 102. artikulura bitartekoak, Gobernuari erreferentzia egiten diotenak. Artikulu horietan, Gobernuaren jardunak eta bere osaera aipatzen dira, eta baita presidentea aukeratzeko modua zein den eta presidentearen beraren funtzioak eta erantzukizunak zein diren ere.


Ekitaldi honetan, Miguel Sanzez gainera, Foru Komunitateko agintari nagusiek eta Nafarroako gizarteko arlo guztietako ordezkariek ere parte hartu dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa