(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren asteartean, abenduaren 9an, INAPek antolatutako euskara ikastaroetan izena emateko epea irekiko da ostirala, 2008.eko abenduak 5

Klaseak 2009ko urtarriletik ekainera bitarte eskainiko zaizkie Nafarroako Administrazio Publikoko langileei


Datorren asteartean, abenduaren 9an, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuaren (INAP) bidez antolatutako euskara ikastaroetarako izena emateko epea irekiko da. Interesdunek izena emateko aukera izango dute ostirala arte, abenduaren 12a, honako helbide honetan: www.inapidiomas.net.


Klaseak 2009ko urtarriletik ekainera bitarte emanen zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileei (Foru Administrazioa, administrazio nagusia eta udal erakundeak). Ikastaroen bidez, administrazio atalen eta langileen beharrei erantzun nahi zaie.


Askotariko ikastaroak eskainiko dira, hala nola trinkoak, teknikoak eta auto-ikaskuntza bidezkoak. Goiz eta arratsaldez emanen dira, laneko nahiz norberari egokitutako ordutegian. Halaber, maila guztiak emanen dira, oinarrizkotik hasita. Interesdunek eskaera egin ahal izanen dute zerbitzuburuen bidez edo beren kabuz.


INAPen Euskararen eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak eginen du ikastaroen plangintza, baina irakasleak, oro har, Euskarabidea institutuaren langileak izanen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa