(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak babestutako 2.000 etxebizitza baino gehiago ikuskatuko ditu 2009an eta 2010ean, hutsik ez daudela baieztatzeko ostirala, 2008.eko abenduak 5

Hori adierazi du Esparza kontseilariak etxebizitzak ikuskatzeko 2009-2010 planaren aurkezpenean


Etxebizitza babestuak.

Etxebizitza babestuak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, 2009. eta 2010. urteetan, 2.000 etxebizitzatik gora ikuskatuko ditu, hutsik ez daudela baieztatzeko. Horixe esan du Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren Departamentuko kontseilaria José Carlos Esparza Saezek etxebizitza kontrolatzeko eta ikuskatzeko 2009-2010 plana aurkezteko prentsaurrekoan. Planaren helburua da legea betetzen dela bermatzea, bai etxebizitzak sustatzean eta eraikitzean bai babestutako etxebizitzen esleipenean, eskualdatzean eta erabileran.


Azken atal horri dagokionez, foru gobernuak babestutako 970 etxebizitza ikuskatu ditu aurten, haien erabilera egiaztatzeko. Guztira, 24 esleipenduni espedientea ireki zaie, etxebizitza hutsik edukitzeagatik. Horien artetik, 18k isuna jaso dute dagoeneko. Iruñean eta Iruñerrian kokatutako etxebizitzei dagokienez, 4.500 euro inguruko isunak jarri dira. Horrez gain, Foru Poliziari 13 kasu bidali zaizkio etxebizitzak ikuskatzera joan daitezen; izan ere, Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu Sailak haien okupazioaren gaineko susmoak ditu. Guztira, 41 espediente zigortzaile irekitzeko aukera aztertzen ari da.


Esparru horretan 2002. urtean egin ziren lehen ikuskapenak. Orduz geroztik, kontrolen kopurua areagotu egin da. Horren harira, joan den urtearekin alderatuta, 2008. urtean bikoiztu egin dira ikuskapenak. 2002. urtean, 200 kontrol egin ziren eta esleipendun bati zigorra jarri zitzaion; 2003an, 229 ikuskapen egin ziren eta 21 isun jarri; 2004an, 517 kontrol egin eta 45 isun jarri ziren; 2005ean, 505 ikuskapen eta 48 isun jarri ziren; 2006an, 600 kontrol egin eta 33 isun jarri ziren; eta, 2007an, 502 ikuskapen egin eta 35 isun jarri ziren.


2009. eta 2010. urteei begira, Kontseilariak esan du Nafarroako Gobernuak 1.200 ikuskapen eginen dituela urtero, planak iraun bitartean. Horien artetik, 1.000 ikuskapen etxebizitza babestuen erosleen ura, argia, gasa eta bestelako hornikuntza kontsumoak aztertuz eginen dira. Gainerako 200 kontrolak, berriz, Foru Poliziak eginen ditu etxebizitzara bisitak eginez; hartara, etxebizitzen okupazioa egiaztatuko da eta onartu gabeko alokairuak hautemanen dituzte. Era berean, iaz zigorra jaso zuten esleipendunen etxebizitza guztiak ikuskatuko dira, zer egoeratan daude jakiteko.


Horren bidez, alde batetik, etxebizitza babestuak jabearen edo maizterraren ohiko bizileku gisa erabiltzen direla, bigarren etxebizitza gisa erabiltzen ez direla eta hutsik ez daudela ziurtatu nahi da, eta, bestetik, gizartean etxebizitza horiek okupatuta egon behar dutela zabaldu nahi da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Power Point
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa