(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria Estellerriko eremu ureztagarri berrien proiektuaren gaur egungo egoerari buruzko bileraren buru izan da asteartea, 2008.eko abenduak 9

Eraikitze-aurreproiektua idazteko fasean dago, eta jarduketa esparrua eta konponbide teknikoak definituko ditu, hala nola presak, energia-instalazioak eta ureztatze-instalazioak


Bileraren une bat

Sanzberro kontseilaria. ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria Estellerrian eremu ureztagarri berriak sortzeko proiektuaren inguruko lan teknikoen eta eman beharreko hurrengo pausoen gaur egungo egoerari buruz inguru horretako erakunde eta elkarteei informazioa emateko gaur egin den bileraren buru izan da.


Bilera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egoitzan egin da, eta bertara joateko gonbita egin zitzaien Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeko kideei; UCAN, UAGN eta EHNE elkarteetako ordezkariei; Aberin, Allo, Arellano, Arroitz, Barbarin, Deikaztelu, Piedramillera, Lerin, Los Arcos, Lukin, Morentin, Villamayor de Monjardín, Santsol eta El Bustoko alkateei; eta inguruko nekazaritza-kooperatibetako ordezkariei.


Besteak beste, aurretiazko azterlanei eta bideragarritasunari buruz egindako kontsulta eta herritarren parte-hartze prozesuaren balantzea eta ondorioak jorratu dira, alderdi inplikatuen sentsibilitatea eta ekarpenak biltzeko, prestatzen ari den eraikitze-aurreproiektuan eman beharreko behin betiko konponbidea definitzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
PDF que amplía esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa