(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak behin-behineko ERE bat onetsi du Cotalsan, eta horri esker, 17 langile kaleratzea saihestuko da asteartea, 2008.eko abenduak 9

Nafarroako Gobernuak Cotalsa enpresak urrian aurkeztutako Enplegu Erregulazioko Espedientea (ERE) izapidetzeko erabakia eman du gaur goizean.


Espediente horrek hasiera batean 17 langile kaleratzea aurreikusten zuen, eta ez zuen akordiorik Enpresako Batzordearekin. Arriskuen Prebentzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak bitartekari lanetan jardun ostean, enpresak behin-behineko enplegu erregulazioko espediente bat aurkeztea onartu du. ERE horrek 54 langile hartzen ditu barne eta kaleratzeak planteatzen zituen aurreko espedientea baliogabetzen du.


Nafarroako Gobernuak Cotalsaren behin-behineko EREa baimentzeko txostenean adierazitakoaren arabera, enpresak argudiatutako ekonomia eta ekoizpen kausak egonez gero, "egoera horrek ez du izaera iraunkorra, abagune izaera baizik, eta horrek etete neurriak justifikatuko lituzke lan harremanetan, ez ordea neurri azkentzaileak".


Agoitzen kokatutako Cotalsa enpresa etxe erabilerako aluminiozko papera fabrikatzen egiten du lan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa