(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak familia elkargune bat jarri du martxan Tuteran asteazkena, 2008.eko abenduak 10

Honekin hiru dira Nafarroan mota honetako guneak. Beste biak Iruñean daude kokatuta


Nafarroako Gobernuak, Familia, Haurtzaro eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Nafarroako hirugarren familia elkargunea jarri du martxan, hain zuzen ere, Tuteran. Mota horretako beste bi guneak Iruñeko Arrotxapea eta Mendebaldea auzoetan kokatuta daude.


Elkargune hau María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak inauguratu du gaur goizean. Bereizketa edo/eta dibortzio liskartsuek eragindako gatazkak pairatzen dituzten eta bisiten erregimena betetzeko arazoak dituzten familien kasuan, familien, haurren eta aita-amen arteko bisitak eta topaketak ahalbidetzeko gune egokia eta neutrala izanen da. Horrez gain, beren guraso biologikoengandik bereiziak izan diren eta beste familia batzuek hartu dituzten haurrak eta familia barneko indarkeria bizi duten haurrak babesteko lekua ere izanen da. Ekitaldian izan da Luis Casado Tuterako alkatea ere.


Tuterako familia elkargunea baliabide hori eskatzen duten familia kopuruak gora egin duelako sortu da. García Malo kontseilariak azaldu duenez, 2004an 86 familia eta 105 haur izan ziren familia elkarguneko erabiltzaile; 2005ean 93 familia eta 115 haurri eskaini zitzaien arreta; 2006an 114 familia eta 199 haur izan ziren, eta 2007an, berriz, 209 familia eta 296 haur. Horrek esan nahi duena da, 4 urtetan eskaria %110 hazi dela.


Gainera, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren datuen arabera, 2007an 1.399 bereizketa eta dibortzio izan ziren Nafarroan (nola auziak, hala adostasunekoak). Horietatik 157 Tuterako Auzitegiei dagozkie.


Nafarroako Gobernuak 867.000 euro bideratu ditu baliabide honetarako, datozen lau urteetarako; eta guztira, 2 milioi euro hiru elkarguneetarako, 2011 arte.


Elkargune berri honen kudeaketaz Xilema Elkartea arduratuko da. Asteartetik igandera bitartean zabalduko da, ordutegi malgua edukiko du eta psikologian, zuzenbidean, hezkuntzan, terapian, familia bitartekotzan eta gizarte lanetan espezializatutako 5 profesional edukiko ditu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa