(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak landa turismoko etxe bat eta Andreu Nort enpresa bisitatu ditu Ameskoagoienen osteguna, 2008.eko abenduak 11

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Ameskoagoienen izan da gaur goizean. Landa turismoko etxe bat bisitatu du, Aranaratxen eta Andreu Nort SA altzarien fabrika, Eulaten. Enpresa horrek Diseinuaren Sari Nazionala jaso zuen 2007an, eta aurten Wallpaper diseinu saria jaso du, jangelako aulki onenagatik.


Aranaratxen Jesús Landa Peñas alkateak egin dio harrera San presidenteari, eta Uyarra Etxea bisitatu dute. Besteak beste, spa zerbitzua eskaintzen du landa turismoko etxeak.


Ondoren, Eulaten izan da presidentea. Bertan, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica alkateak egin dio harrera. Landa edertze saria jaso berri duen herri hau osorik zeharkatu du Sanz presidenteak.


Herria bisitatu ostean, Sanz presidentea eta José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria Andreu Nort SA altzarien fabrikan izan dira. Bertan, zuzendaritzako kideekin bildu dira.


Eulateko Andreu Nort enpresa 1967an sortu zen. Valentziako Andreu World enpresa taldearen parte da, eta egurrezko eserlekuak, aulkiak eta bankuak fabrikatzen ditu. 67 langile ditu eta egurrezko 35.000-40.000 aulki ekoizteko gaitasuna du. Horien %70 esportatu egiten dira.


2007an Diseinuaren Sari Nazionala eskuratu ostean, Andreu World enpresa taldeak "Wallpaper" diseinu saria jaso du 2008an, bere "Smile" aulkiagatik, alegia, jangelako aulki onenagatik. "Wallpaper" barne diseinu eta bizimoduei buruzko britainiar aldizkariak hainbat sormen arlotako (arkitektura, diseinua, moda, osagarriak, publizitatea eta erakusleiho apainketa) nazioarteko ordezkari onenak saritzen ditu golardo honekin.


Edizio honetan, diseinu arloko pertsona ospetsuek osatu dute epaimahaia, besteak beste, Donatella Versace italiar estilistak, Tadeo Ando japoniar arkitektoak eta Patricia Urquiola altzarien arkitekto eta diseinatzaileak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa