(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iván Peñuelasek eta María Soledad Alcasenak jaso dituzte Ortiz de Landázuri eta Mikel Larumbe ikerketa bekak osteguna, 2008.eko abenduak 11

Laguntzen deialdian aurten aurkeztutako 71 proiektuetatik 26 esleitu dira.


Ikertzaileak autoritateekin batera. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak aurtengo deialdian aurkeztutako oinarrizko ikerketako eta ikerketa kliniko eta epidemiologikoko proiektuetarako diru laguntzak eman ditu. Osasun kontseilariarekin batera izan dira Isabel Martín Montaner Osasunaren zuzendari nagusia, María Jesús Guembe Suescun Osasun Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapena Zerbitzuko zuzendaria eta Olga Díaz de Rada Pardo Ikerketa Biomedikoaren Saileko burua. Ortiz de Landázuri beka Iván Peñuelas Sánchezek jaso du; eta Mikel Larumbe beka, berriz, María Soledad Alcasena Juangori eman zaio. Deialdi honetara 785.750 euro zuzendu dira, 2008., 2009. eta 2010. urteetarako.


Deialdi honetan 71 proiektu aurkeztu dira: 19 oinarrizko ikerketaren modalitatean, eta 52 ikerketa kliniko eta epidemiologikoaren modalitatean. Proiektu horiek Foru Komunitaterako interesgarriak diren arloak lantzen dituzte.


Oinarrizko ikerketaren arloan 151.500 euroko diru laguntza esleitu da, Nafarroako Unibertsitate Klinikako eta Ikerketa Mediko Aplikatua Fundazioko (FIMA) ikerketa taldeek sustatuko hiru proiektu garatzeko.


Ortiz de Landázuri beka Iván Peñuelas Sánchez Nafarroako Unibertsitate Klinikako ikertzailearen "Valoración de 11C-(+)-Dihidrotetrabenazina como radioligando PET de la actividad dopaminérgica mediante estudios Micro-PET en un modelo de enfermedad de Parkinson en M. fascicularis" proiektuak jaso du.


Horrez gain, accesit bat eman zaio Paul Alain Nguewa Tchinda Ikerketa Mediko Aplikatua Fundazioko (FIMA) ikertzaileari, "Nueva estrategia terapéutica para potenciar la radioterapia en cáncer de próstata: inhibición de Poli (ADP-RIBOSA) Polimerasa (PARP) y de HIF-1alfa (Factor Inducido por la Hipoxia). Identificación y análisis de biomarcadores de respuesta terapéutica" proiektuagatik.


Mª Dolores Odero de Dios Ikerketa Mediko Aplikatua Fundazioko (FIMA) ikertzaileak beste accesit bat jaso du "Papel de la sobreexpresión del gen EVI1 (Ecotropic Viral Integration site 1) en la transformación leucémica mieloide. Regulación de EVI1 y microRNAs" proiektuagatik.


Foru Komunitaterako arlo interesgarriak diren ikerketa kliniko eta epidemiologikoen modalitatean 23 proiektu lagundu dira diruz, alegia, proiektuen %62. Modalitate honetara 634.250 euro zuzendu dira, guztira. Ikertzaile nagusiaren jatorriaren arabera, esleitutako proiektuak honako zentro hauetan banatu dira: Nafarroako Unibertsitatearen hiru proiektu, horietako bat Nafarroako Ospitalearekin elkarlanean; Ikerketa Mediko Aplikatua Fundazioren (FIMA) bederatzi proiektu; Bideko Ama Birjina Ospitalearen sei proiektu, non Espainiako 52 ospitalek hartzen duten parte; Nafarroako Ospitalearen sei proiektu, eta horietatik lau beste zentro batzuekin elkarlanean; Osasun Publikoaren Institutuaren bi proiektu, horietako bat Nafarroako Ospitalearekin elkarlanean; Ikerketa Biomedikoaren Zentroaren proiektu bat, Nafarroako Ospitalearekin elkarlanean; eta Lehen Mailako Artapenaren bat.


Zortzi dira, beraz, deialdi honetan esleitutako proiektu multizentrikoak. Lehentasunezko honako arlo hauetan sartzen dira: minbiziaren arloko sei proiektu; gaixotasun kardiobaskularren arloko zazpi proiektu; neuroendekapenezko gaixotasunen arloko hiru proiektu; digestio aparatuko gaixotasunen arloko bi proiektu; eta osasuna sustapenaren eta kudeaketaren arloko bost proiektu. Osasun Sistemaren Garapenaren arloko ikerketa proiektu onenaren Mikel Larrumbe Beka Mª Soledad Alcasena Juango ikertzaileri eman zaio. Nafarroako Ospitalearen, Bideko Ama Birjina Ospitalearen, Sofia Erregina Ospitalearen, García Orcoyen Ospitalearen eta Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuaren arteko proiektu multizentrikoko ikertzaile nagusia da, eta "Desarrollo del registro hospitalario de infarto agudo de miocardio en los hospitales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea y su conexión con el registro poblacional de Navarra" da proiektuaren izenburua.


Gaur esleitutako proiektuekin, 76 dira Osasun Departamentuak aktibo mantentzen dituen ikerketa proiektuak; horietatik 26 2008an gaineratuko dira, eta beste 50 proiektuak aurreko deialdiez geroztik garatzen ari dira (2006 eta 2007). Ikertzaile nagusien eta kolaboratzaileen artean, 549 profesional dira ikerketa ildoetan parte hartzen dutenak. Hainbat espezialitatetako, zerbitzu klinikoetako eta zentro publiko nahiz pribatuetako profesionalen arteko kolaborazioa da.

Dokumentazioa:
Proyectos seleccionados

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa