(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioak 233,3 milioiko Inbertsio Plana aurkeztu du 2009-2012rako ostirala, 2008.eko abenduak 12

Nafarroako udaletako eta kontzejuetako berrehun ordezkari baino gehiago izan dira Barañaingo Auditorioan egindako ekitaldian


Salanueva kontseilariak Inbertsio Plana aurkeztu du

Salanueva kontseilariak Inbertsio Plana aurkeztu du. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak 233,3 milioi euroko 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Plana azaldu die gaur Nafarroako udal eta udalbatzetako berrehun alkate, zinegotzi eta langile baino gehiagori. Kontseilariak, Pedro Pegenaute Garde Saileko zuzendari nagusiarekin eta Toki Administrazioko zerbitzu zuzendariekin batera, orain arte Azpiegitura Planei zegokien Inbertsio Plan honi atxikitako nobedade eta aurrerapenak azaldu ditu.


Bilera Barañaingo Auditorioan egin da, eta bertan izan dira Jesús María García Antón Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidentea, José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo alkatea eta Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea.


2009-2012ko Toki Inbertsio Planak 233,3 milioi euroko gastua izanen du, eta banaketa honako hau izanen da: 56,2 2009an, 57,6 2010ean, 59 milioi 2011n eta 60,5 milioi 2012an.


Zifra horiei esker, Nafarroako toki erakundeek krisia arintzeko inbertsio publikoak egin ahalko dituzte. Inbertsio Planak Toki Araubidearen Foru Batzordearen aldeko txostena jaso zuen. Bertan, Gobernuarekin batera, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak hartzen du parte.


Tokiko Inbertsioen Plana aurrekoekiko desberdina da, izan ere, azpiegituren eta oinarrizko zerbitzuen gaineko testuei partida berriak, laguntza gehiago eta aldagai berrien balorazioa gehitu ahal izan zaizkie. Aldaketa horiek populazio gutxiko herriei egingo diete mesede, Foru Komunitatearen lurralde oreka lor dezaten. Era berean, toki erakundeek libreki erabaki ahalko dute dagozkien partidak non inbertitu.


Hala, Inbertsio Planak plan zuzentzaileak (goiko ur horniketa, ibaien saneamendua eta hondakinen tratamendu eta bilketa) eta toki antolakuntzako inbertsioak (beheko horniketa, sareak, argiak, zolaketak, udal eraikinak, bideak eta kanposantuak) mantenduko ditu, ekintza horiek behar dituzten erakundeek Nafarroan modu koordinatuan garatu ahal ditzaten.


Nobedade garrantzitsuenak izan du toki erakundeetako ordezkarien onarpen handiena, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren bitartez. Erabaki askeko inbertsioak dira, eta 2009-2012rako 40 milioi bideratuko dira. Hala, udal eta kontzeju guztiek zenbateko bat jasoko dute, eta ondorengo lau urteetan zertan erabiliko duten erabakitzeko aukera izango dute. Zentzu horretan, minimo batzuk ezarri dira: kontzeju bakoitzak ez du 1.000 euro baino gutxiago jasoko, eta udaletxe bakoitzak ez du 3.000 euro baino gutxiago jasoko.


Udaletxe eta kontzeju bakoitzak jasoko duena, eta azpiegituretan, hornikuntzan, argiztapenean eta zolaketetan duten egoeraren indizeak publiko egin ziren Inbertsio Planaren Legea onartuta.


Beste nobedadeetako bat zehar partida da. Hala, hobekuntzak Toki Administrazioko departamentuek eta Herri Lanetako departamentuak koordinatuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa