(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pérez-Nievas kontseilaria Burlatako Ibaialde BHIaren 25. urteurrenaren ospakizunean izan da ostirala, 2008.eko abenduak 12

Udalerrian bi institutu sortu ziren 1983an, bata Batxilergokoa eta bestea Lanbide Heziketakoa, eta horiek biak elkartuta eratu zen ikastetxea


Pérez-Nievas kontseilaria José Muñoz (ezkerra), Aurora Tabar eta beste autoritate  eta gonbidatuekin

Pérez-Nievas kontseilaria José Muñoz (ezkerra), Aurora Tabar eta beste autoritate eta gonbidatuekin. ( irudia handitu )

Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko kontseilaria, Burlatako Ibaialde BHIaren 25. urteurrenaren ospakizuna dela eta, antolatu diren ekintzetan izan da gaur goizean. Ekintzak udalerriko Hilarión Eslava Musika Eskolan egin dira. Kontseilariarekin batera izan dira Aurora Tabar, ikastetxeko zuzendaria; José Muñoz, Burlatako alkatea; Mª José Rueda, Gurasoen Elkarteetako ordezkaria; eta J. Zozaya, ikasleen ordezkaria.


Duela hogeita bost urte ikastetxearen egitasmoaz eta hura aurrera eramateaz arduratu ziren pertsonak ere gonbidatu dituzte, hala nola Bienvenido Gazapo, Batxilergoko lehen zuzendaria; Juan Ramón Elorz, Langile Heziketako lehen zuzendaria; Javier Marcotegui, egitasmoaren lurralde ordezkaria; Rafael Gurrea, egitasmoa sustatu zuen Burlatako alkatea; eta Rafael Pérez Rivas, ikastetxea inauguratu zuen alkatea.

Bigarren Hezkuntzako Ibaialde Institutua Nafarroako Gobernuko herri ikastetxe bat da, eta Burlatan dago, biztanle gehien dituen Nafarroako hirugarren udalerrian. 1983an bi institutu sortu ziren herrian, bata Batxilergokoa eta bestea Lanbide Heziketakoa, eta horiek biak elkartuta eratu zuten Burlatako Ibaialde BHIa. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak erabaki zuen bi institutu horiek elkartzea 1996an, Foru Erkidegoan LOGSE legea ezarri zenean. Burlatako Ibaialde BHIak bi eraikin ditu: egoitza nagusia, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, eta beste eraikin bat derrigorrezkoen ondoko ikasketetarako (Batxilergoa eta Lanbide Heziketa).


Hezkuntza eskaintza


Ikastetxeak 140 langile ditu: irakasleak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak. Gaur egun, zenbait hezkuntza maila eskaintzen ditu: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (G eta A hizkuntza ereduak); Batxilergoko Natura eta Osasun Zientzia, eta Giza eta Gizarte Zientzia modalitateak (G eta A ereduak); Erdi Mailako Heziketa Zikloak (G eredua): Irudi Pertsonala (Dekoraziozko Estetika Pertsonala eta Ile apainketa) eta Ostalaritza (Sukaldaritza-Gastronomia eta Jatetxe eta tabernako zerbitzuak); eta Goi Mailako Heziketa Zikloak (G eredua): Jatetxe arloa eta Estetika.


Burlatako Ibaialde BHIak Lanbide Hastapenerako zenbait Programa (G eredua) ere eskaintzen ditu: Ile apainketa-Estetika Laguntzaile Programa; Ile apainketaren Zerbitzu Osagarrien Lanbide Prestakuntzaren Hastapenerako Programa; eta Lanbide Hastapen Bereziko Sukaldaritzako eta Zerbitzuetako Laguntzaile Programa. Goi Mailako Zikloetara sartzeko proben Prestakuntza Kurtsoek (G eredua) osatzen dute hezkuntza eskaintza.


Burlatako Ibaialde BHIko ikasleak udalerrikoak bertakoak dira, baita ikastetxearen eraginpean dagoen guneko udalerrietakoak ere, hala nola Atarrabia, Uharte, Arre, Erroibar, Esteribar eta Eguesibar. Nafarroako Gobernuak eskola garraioa jartzen du udalerri horietatik datozen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa