(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak UGTk Sarrigurenen sustatutako 186 BOEren inaugurazioan parte hartu du ostirala, 2008.eko abenduak 12

Adjudikaziodunak 2009ko otsailetik aurrera hasiko dira etxebizitzetan sartzen


Sanz Presidentea, la Presidenta Miranda Presidentea eta Juan Goyen. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak UGTk Sarrigurenen sustatutako babes ofizialeko 186 etxebizitza inauguratzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Ekitaldi horretan Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidenteak, José Carlos Esparza Sáez Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eta Juan Goyen Delgado Nafarroako UGTko idazkari nagusiak ere parte hartu dute.


Inaugurazio-ekitaldian, agintariek araubide orokorreko etxebizitza batzuk bisitatu dituzte, Sarrigureneko bigarren fasekoak, Puerta de Aranguren plazako 1. eta 11. zenbakien artean eta Ibia kaleko 71, 73, 75, 77, 79, 81, 83, 85 eta 87. zenbakien atzealdean kokatuak. Lanak joan den hilabetean amaitu ziren, eta beraz, etxebizitzak 2009ko otsailetik aurrera okupatuko dituzte.


Etxebizitzak lau bloketan banatuta daude –bi bloketan etxabea gehi hiru altuera daude, eta beste bietan, lau altuera gehi atikoa- eta haien artean oinezkoen gunea eta paseatzeko ingurua daude. Etxebizitzen azalera desberdina da, bi, hiru eta lau logelakoak baitira. 65 eta 120 metro koadro bitartekoak dira, eta guztiek garajea eta trastelekua dituzte. Era berean, ingurumen-irizpideak kontuan hartuta eraiki dira, eguzki-plakak dituztelako eta kutsatzen ez duten pinturekin eta isolamenduekin eraiki baitira. Lanak A.H. Asociados-ek zuzendu eta Dragados, SA-k egin ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa