(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 50.063.720 euro eman ditu, datorren urtean Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen eta ikertzaileen gastuak ordaintzeko astelehena, 2008.eko abenduak 15


Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Hezkuntza Departamentuari baimena eman dio 50.063.720,69 euroko diru laguntza emateko, 2009an Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen eta ikertzaileen kostua eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen kostua ordaintzeko.


Zehazki, dirua honela banatuko dute: 29.459.543,96 euro, irakasleentzat eta ikertzaileentzat; 14.402.329,60 euro, administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat; 6.001.847,13 euro, gizarte segurantzako gastuetarako; eta 200.000 euro, trebakuntzarako eta aseguruetarako.


Unibertsitateetako Lege Organikoaren arabera, gisa horretako gastuak Autonomia edo Foru Erkidegoek baimendu behar dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa