(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Monteagudoko kontsultategia inauguratu du astelehena, 2008.eko abenduak 15

Haren azalera 169 metro koadrokoa da, eta osasun txartela duten 1.110 lagun artatzen ditu


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak, María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak eta Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak Monteagudoko kontsultategia inauguratu dute, gaur goizean. Ekitaldian Mariano Herrero Ibáñez Monteagudoko alkateak ere parte hartu du.


Monteagudo kontsultategiak 169 metro koadroko azalera du, eta honako ekipamendu hauek ditu: medikuntza orokorreko kontsulta gela bat, erizaintzako kontsulta gela bat, balio anitzeko kontsulta gela bat, onarpen eremua, itxarongela, komunak, biltegia eta ofizioa.


Nafarroako Gobernuak 251.531 euroko ekarpena egin du kontsultategia eraikitzeko, honela banatuta: 223.080 euro, lanak egiteko; eta 28.451 euro, ekipamenduetarako. Ekipamenduetarako gastuari dagokionez, honela banatu dute: 18.795 euro, ekipamendu orokorretarako; 8.732 euro, altzarietarako; eta 924 euro, seinaleetarako. Gainera, kontsultategi berriko sarbidea urbanizatu dute (batik bat Merindades kalea), eta horretarako, Toki Administrazioko Departamentuak 102.000 euroko inbertsioa egin du.


Monteagudoko kontsultategia Cascanteko Oinarrizko Osasun Eskualdeari atxikita dago (Tuterako Osasun Eskualdea), eta osasun txartela duten 1.110 lagun artatzen ditu. Kontsultategiko langileak honako hauek dira: mediku orokor bat, erizain bat, eta administrari bat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa