(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ia 8 milioi € eman ditu Bideko Ama Birjina Ospitaleko Pediatria eta Obstetriziako eta Ginekologiako Larrialdi Zerbitzuak birmoldatzeko astelehena, 2008.eko abenduak 15

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, gaurko bilkuran, eta baimena eman dio Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari Bideko Ama Birjina Ospitaleko Pediatria eta Obstetriziako eta Ginekologiako Larrialdi Zerbitzuak birmoldatzeko eta handitzeko lanak egiteko kontratua izenpetzeko. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 7.953.120 euroko inbertsioa eginen du, 2011ra arte. Urte anitzeko gastua da, eta ondorioz, Nafarroako Gobernuaren onespena beharrezkoa da.


Zehazki, gastua honela banatuko dute: 605.000 euro, 2009an; 3.211.500 euro, 2010ean; eta 4.136.620 euro, 2011n. Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko esku-hartzeetako bat da, hain justu.


Gaur egun, larrialdi zerbitzuetako azalera 439 m2-koa da, eta lanak egin ondoren, berriz, azalera 1.237 m2-koa izanen da (hirukoitza). Proiektuaren xedea guneak artapenaren eta gaixoen erosotasunaren arloetako beharrizan berrietara egokitzea da.


Horretarako, ama-haurrentzako eraikinari erantsita eraikin berri bat eginen dute, gaur egun ekitaldi aretoa dagoen lekuan. Eraikin berriak hiru solairu izanen ditu: erdi-sotoa, behe solairua, eta lehenengo solairua. Behe solairuan pediatriako larrialdi zerbitzuak egonen dira, eta baita ama-haurrentzako larrialdi zerbitzuetako sarrera komuna ere. Proiektuan bigarren solairua egiteko aukera ere hartuko dute kontuan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa