(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilariak Nafarroako toki maparen zirriborroa aurkeztu du asteartea, 2008.eko abenduak 16

Helburua Foru Komunitateko udalek, kontzejuek eta mankomunitateek eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzea eta arrazionalizatzea da, besteak beste, elkartze edo taldekatze formulen bitartez


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak bere departamentuak landutako Nafarroako berrantolaketa administratibo eta funtzionalari buruzko proposamena aurkeztu du gaur. Kontseilariak hitzeman bezala, dokumentua Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioari aurkeztu zitzaion, eta gaur Nafarroako Parlamentura ere igorri du. Izan ere, udal maparen erreforma hasteko zirriborro irekia da.


Zirriborro honetan bildutako proposamenek legegintzaldi honetan Nafarroako udalek, kontzejuek eta mankomunitateek (guztira 704 toki erakunde) eskainitako zerbitzuak hobetzeko eta arrazionalizatzeko Salanueva kontseilariaren ekimenari erantzuten diote.


Landutako dokumentua Nafarroako udalerri bakoitzean eskaintzen diren zerbitzuen azterketa xehatu eta zehatz batetik abiatzen da, eta elkartzeko xedean oinarritutako eredu bat proposatzen du, administrazio zerbitzuak eta zerbitzu finalistak zerbitzu, mankomunitate edo partzuergo taldekatuak izateko. Ez du udalak eta kontzejuak desegiteko proposatzen, baizik eta administrazio zerbitzuen eta zerbitzu finalisten (ura, hondakinak edo kirolak) kudeaketa zerbitzu eta mankomunitate taldeetan eskuordetzea planteatzen du. Hala, zonakako eta baterako kudeaketa horrekin, herritarrentzako arreta eta zerbitzuen eskaintza hobetu, arrazionalizatu eta azkartuko da.


Proposamena Nafarroako Lurralde Estrategiak zehaztutako eremuetan oinarritzen da, hain zuzen ere, hamar eremutan: Tuterako Erribera, Arga-Aragoiko Erribera, Ebroko Erribera, Lizarrerria, Tafalla-Erriberri Erdialdea, Zangoza Erdialdea, Pirinioetako Haranak, Baztan-Bidasoa, Nafarroa Atlantikoa eta Iruñeko Eskualdea. Zirriborroak eremu horietara egokitzen ditu udalerriak taldekatzeko eta erkidetzeko proposamenak, betiere, gaur egun jada hainbat talde eta mankomunitate daudela kontuan hartuta.


Zirriborroa berrantolaketa administratibo eta funtzionalen eredu gisa eta Administrazio Zerbitzuetako Taldeak sortzeko eta hedatzeko eta Interes Orokorreko Mankomunitateak sortzeko eredu optimo gisa planteatzen da. Hala, egun bi edo hiru zerbitzu dituzten edo zerbitzu bakarra lantzen duten erakundeak hobetzen dira; besteak beste, ur hornidura, hondakinen kudeaketa eta kirol jarduerak lantzen dituzten erakundeak. Adibide gisa, interes orokorreko mankomunitate batek honako zerbitzu hauek eskainiko lituzke: hondakinen biltze eta tratamendua, ur edangarriaren etxez etxeko horniketa, estolderia eta hondakin uren tratamendua, kirol jarduerak, ingurumenaren babesa eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen merkatuak eta defentsa.


Prozesu guztia garatzeko, beharrezkoak eta optimoak diren talde eta mankomunitateen izatea barne, 2014. urtera arteko gutxieneko epea planteatzen da; betiere, egokitzapen denboraldi bat kontuan hartuta eta mankomunitate edo partzuergo horietan zerbitzuen kudeaketa eskuordetuta. Horrek eragin ditzakeen aldaketetarako finantzaketa egoki bat planteatzen da, hala nola langileen antolaketa eta beharrei buruzko proposamenak kontuan hartuko dituena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa